Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

errefera 1 iz pilota jokoan, sakea edo botea itzultzea; errefera duen pilotaria edo taldea.

Eta 15 etan oraino berdin ziren, trinketa ere bizia eta doi bat laburxagoa, pilota kuriosak altxatuz Anddek, eta joz gainera erreferak.  Herria   2003-10-02

Pentsa: batean sakean eta bestean erreferan, hemeretzi kintze egin ditu oronoztarrak.  Herria   2004-03-18

Heieri esker, firrindan hasi da partida, galtzaleek 3-0 lehenik, baina errefera ere hor zuten berehala, 9-3 markatuz tokikoek.  Herria   2001-03-08

Sakeak hamabost, erreferak esperantza.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 9. orr.

Boteak 10, erreferak esperantza.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 35. orr.

2 erantzuna.

Laster jabaldu zaie segur lehen ongi-etorrien uzkurraldi hura, eta ausartzia bildu dute berek ere ixtanteko mikroen aitzinean, bereziki punttuka eta ere Xalbador II-ari errefera emanez Mateo batek.  Herria   2003-03-17

Denboraren buruan ere, ez nekien nolako errefera ematen ahal nion haren gutun lotsagarriari.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 129. orr.

Laster ukan dut errefera: bizar pixka batekin grazia gehiago badudala.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 193. orr.

Didier Borotra-k errefera; auzapez kargua hartu zuelarik gisa hortako bizitegiak berrehun bat zirela orotarat eta orai badela sei ehunez goiti...!  Herria   2002-10-10

Ariel Sharonek, dei eginez ONUko nazioneen batasunari, badu bere errefera, galdeginez ahoan bilorik gabe ONU horren biltzar nagusi bat, Irania bere batasunetik kanpo ezar lezakeena.  Herria   2005-11-03

-Ez -lehorra izan da errefera.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 26. orr.

Errefera niri zegokidan, baina ez hitz, ez hitzondo gelditua nintzen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 341. orr.

Aitatxi ezjakina zen politikan, baina itsu batek ere ikus zezakeen Henrikek errefera eman nahi ziola bere koinatuari, sei urte lehenagokoen ordaina.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 70. orr.

Aitatxi ezjakina zen politikan, baina itsu batek ere ikus zezakeen Henrikek errefera eman nahi ziola bere koinatuari, sei urte lehenagokoen ordaina.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 70. orr.

Tortura horieri erreferan, amerikano baten lepo-mozte basa, irakiar batzuen ganik.  Herria   2004-05-20

Ertzainek ere tiroz errefera.  Herria   2003-09-18

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus