Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
errefektorio iz konbentu edo apaizgaitegi bateko jangela.
Igarotzerakoan, begirada bat bota zioten errefektorioari, edonori jateko gogoa kentzeko moduko altuera baitzuen. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 355. orr.
Dolcinori laket zitzaion errefektorioan lanpararen estalkiari begira egotea, non hamabi apostoluak ageri baitziren pintaturik, zurezko sandaliak oinetan eta kapa koxkorrak soinean. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 75. orr.
Esaten zuen oihal zurizko kapa-motzez jantzi beharra zegoela, Anaia Gutien errefektorioko lanpara-estalkian margoturik zeuden apostoluak bezala. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 78. orr.