Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

errefau iz baratze landarea, sustrai mamitsu barne-zuria eta azal-gorria duena (Raphanus sativus); delako sustrai mamitsua.

Ziazerba eta mingarratz alorrek, errefau, arbi eta azenario zerrendek, patata eta aza landare handiek beren zamau erregularrak hedatzen zituzten, beren lurrustel beltza zabaltzen, hostoen mototsek berdetua.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 290. orr.

Zorionez, neskameak errefauak ekarri dizkio.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 180. orr.

Bostetan bere merienda egiten zuen, arrautzak, errefauak eta sagar erreak, eta gauean salda batekin nahikoa izaten zuen.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 48. orr.

Patata frijituak gogotik gustatzen zaizkit, bi sosen patata frijituak eta eskutada bat errefau eta bazkalduta nago.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 110. orr.

-Hona hemen konfitura gehiago -esan zuen etxekoandreak, platertxo batekin itzulirik-, eztiz gozaturiko errefaua da!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 151. orr.

Bost gorpuak espaloian botata zeuden, eta gaur, ordea, errefau gorri pila bat ikusi uste zuen leku hartan bertan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 28. orr.

Bitartean, errefau beltz mardulek, doluzko oihalen gainean ipinita, zulo ilunpetsu batzuk uzten zituzten han-hemenka, bozkariozko esnaera gartsu haren erdian.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 50. orr.

Haren mahaia errefau sorta bihurturik hornitzen ari beharko lukeen hildako mordo bat kondenatua dago alfer-alferrik luzaro irautera.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 53. orr.

Ile-apaindegiko laguntzailea, tipulina ogi tartean eta errefau sorta bat gosaltzen zuena goizero.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 11. orr.

Sastrakak errefau- eta arbi-lore sail bat inguratzen zuen.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 99. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus