Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
A.k erredurak ditu bere gorputzaren %45ean. Berria - Ekonomia 2004-07-16
Erredurak zeuzkan larruazal osoan, zigarrokinen erredurak, eta saihetsen bueltan elektrodoenak. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 102. orr.
"Jainkoaren probidentziak" salbatu dio bizitza Führer-ari, eta urratu batzuk eta erredura batzuk baizik ez ditu izan. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 345. orr.
Hanka eta oina argaldu, okertu eta ihartu egin zitzaizkion, aiztoaren ebakia edo suaren erredura sentitzeko gai ez izateraino. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 267. orr.
Eguzkia eta erredurak. «Bizia lo», 2003 - 43. orr.
Begiak sutan gorri eta idor-idorrik geneuzkan biok, beira goriari luzaroegi begiratzez; oinak, berriz, izozturik, eta erreduraz beterik atzamarrak. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 45. orr.
Kondenaren ondorioa: hirugarren graduko erredurekin baina bizirik atera zela gizasemea. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 99. orr.
Eskularru pare birrindu nituen operazioan, eta behatzetan hirugarren mailako erredura bat edo beste lortu ere bai. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 54. orr.
Erredura sentitu du berriz ere, biziagoa, minberagoa. «Kuskue tanden», 2004 - 207. orr.
Gasak argazki kamera hondatu zion eta erredurak eragin dizkio larruan. Berria - Euskal Herria 2004-01-10
Batzuetan, trastelekuan ematen zituen ordu luzeetan oroimena behartzen zuenean, ikuskari bitxi bat izaten zuen: argitasun berde itsugarri bat eta erreduraren mina bekokian. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 32. orr.
Erreduron ondorioak fisikoki larriak izaten dira, baina zauri psikologikoak askoz larriagoak dira. Berria - Gaiak 2004-10-14
Zauri irekien erredura eta odolaren taupada bortitzak sentitzen zituen muinoian, bihotza hantxe edukiko balu bezala, lehertzeko zorian. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 47. orr.
Jo eta titi-buruetan elektrodoak ipini zizkidaten; ondoren, bortxatu ninduten eta erredurak egin zizkidaten baginan. Berria - Mundua 2004-12-11
Horietatik bi larri zauritu ziren, erreduren zainketa bereziko unitatean ospitaleratu baitzituzten. Berria - Ekonomia 2004-07-09
Ez dakit dakizun, baina listua da erreduretarako erremediorik onena. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 154. orr.
Erreduretarako benden pakete bat eta burua bermatzeko aluminiozko tramankulu txiki bat. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 137. orr.
Maleta eskuan hartuta, bulegoko atea zabaldu nuen emeki-emeki, adrenalinaren erredura sentituz gorputzeko zain guztietan barrena. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 162. orr.
Izan ere, erredura handia izan zen, belarri ondotik bekainerainokoa. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 596. orr.
Autoari su loturik, bi ertzainek erredura handiak ere badituzte. Herria 2001-08-09
Eskuetan erredura larriak ditudala ezin diat eskolarik eman. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 148. orr.
Lucyk esan du erredura gaiztoak zenituela. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 136. orr.
Baziren berrogeita hamar urte izeba Beatrice erizain zegoela ospitalean eta erredura hilgarriak zituztenak hartzen zituen departamentuaz arduratzen zen. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 86. orr.
Erredura txiki batzuk baino ez, ez da larria. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 135. orr.
Erredura antzeko bat sentitzen zuen bidazti basatiaren zartailuak jo zuen lekuan. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 186. orr.
Aurpegiko erreduren arrastoak ezkutatzeko. «Kuskue tanden», 2004 - 9. orr.
Zintzurrean izigarriko erredura senditzen dut, burdin erre baten ausikia bezalakoa. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 133. orr.
Erredura Handietako Unitatean daude eta egoera bertsuan jarraitzen dute. Berria - Ekonomia 2004-07-13
Ez zitzaion erredura-arrasto bat baino gelditu, gertatu zitzaionaren gogoragarri. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 869. orr.
-Erredura-markak! -esan zuen-. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 132. orr.
Kaputxa sutatik atera zutenean, ez zuen erredura aztarrenik. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 778. orr.
Gortariren iritziz goitik behera pipiaturik eta zigarro erreduraz beteta zegoen traste nardagarri hura antigoaleko pieza paregabea zen Elseren begietara. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 166. orr.
erredura bat (3); erredura handiak (3); erredura larriak (10); erredura larriak eragin (3); erredura larriekin (3); eta erredura (3)