Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erredundantzia iz errepikatze alferrikakoa.

Beste erredundantzia batzuk egiturazko erregulartasun nagusiek eragiten dituzte, simetriak batez ere.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 71. orr.

Irudi hartu batek izan ditzakeen informazioaren araberako bi antolamenduetatik, soilena pertzibituko da, erredundantzia gehien eskatzen duena, edo, gauza bera dena, irudia deskribatzeko informazio gutxien behar dena.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 72. orr.

Ikusmenezko irudi batean kolore edo argitasun homogeneo, etenik gabeko batek, edo norabidean ia aldaketarik ez duen soslai batek, eta horrelakoek sortzen dute erredundantzia.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 71. orr.

Sugearen buztana esatea erredundantzia ez bada.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 49. orr.

Hiru izan dira filosofian erantzun nagusiak: egia egokitasun gisa ulertzen duen teoriarena, egia koherentzia gisa ulertzen duen teoriarena eta erredundantziaren teoriarena.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 106. orr.

Erredundantzian erortzen gara bestela, errealitatearen imitazio hutsean, eta ez arteak oinarri beharko lukeen errepresentazioan.  Berria - Kultura   2004-05-29

Agustinek graziaren laguntza erredundantziaz defenditzea kritikatzen dio, hots, laguntza hori ematen ez bada ere gizakiak nahiko aske direla bekaturik ez egiteko.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 26. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus