Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
-Zu izan zara denbora honetan guztian Rip van Winkle, maitasunak erredimitu duen loti arrotza. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 162. orr.
Nik, berriz, horren ordez, erredimitu egin nahi nuen, barkapena lortu ekintza eredugarri baten bitartez. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 453. orr.
Beste aukera bat eskaintzen zion bizitzak, iraganeko kalteak konpontzeko beste abagune bat, bere burua erredimitzeko bide bat. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 145. orr.
Galdutakoen memoria erredimitzeko modu bakarra: euskal berpizkunde berri bat. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 12. orr.
Haren sakrifizioak gure euskaltasuna posible egin bazuen, haren bizitza hain gaztea gaur egun erredimitzeko modurik beharrena ez ote den haren ondorengoon sakrifiziorik eza, hori galdetuko genioke. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 28. orr.
Nolako aukera eskaintzen ari zaidan Eustakio, neure burua erredimitu beharra daukat, ematen dit horraino kaskoak. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 187. orr.
Bera ere, nolabaiteko Rip van Winkle bat zen; Rip van Winkle erredimitua, alabaina. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 152. orr.