Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Nik bakar-bakarrik dakit, gero, furgonetara itzulitakoan, batere axolarik gabe ikusi dudala Adelaren bideoaren pantailaxkan ikusarazi didaten ilunabarraren errepikapen erridikulua. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 190. orr.
Nire izen-abizenak zeramatzan mutiko haren keinu erridikuluak. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 74. orr.
Amodio gutun guztiak dira erridikuluak. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 30. orr.
1947. urtean enpresako bere partea saldu egin zuen -egoera ikusita jaso zezakeen diruaren zati irrigarri eta erridikulu bat bakarrik jasota- eta pintura surrealistari eskaini zizkion bere ahalmen guztiak. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 31. orr.
Hitz horiek entzun zituenean, egia esan, Alberto ez zen gehiegi arduratu, aitak halako solemnitate kasik erridikuluarekin hitz egin ohi zuelako, baina, une hartan, oihartzun siniestro batez durundatzen ziren bere burmuinean. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 23. orr.
Irudi erridikulu samarra zeukan, han gela erdian zutik kieto, kantzontzilotan eta kamiseta erdi jantzita. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 136. orr.
Erridikulua iruditu zitzaidan zu bezalako mozolo batek hainbeste buruhauste sortu izana, tamalgarria, baina gauza horiek gertatu egiten dira eta perspektiba behar izaten da ulertzeko. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 129. orr.
Gela barruan erridikulua sentitu naiz karikaturaren moduan, satelite artifizialaren moduan, trapu zaharraren moduan, postal turistikoaren moduan. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 90. orr.
Aldi berean, erridikulua zen eta bazuen zerbait hunkigarri "fedea" galtzen ari zen Txokorentzat. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 74. orr.
Banekien zentzugabea zela, erridikulua guztiz. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 39. orr.
Bere enbarazuaren arrazoia izenik gabeko tramankulu hura zen, eta ez zion izenik lotzen, deitura ezagunak itxuragabeak iruditzen zitzaizkiolako, pitilina umekeria bazen, erridikuluak baitziren txoria, berdela, toleta, eta zentzugabeagoak eta barregarriagoak beste izenmodu batzuk. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 39. orr.
Lotsa eta erridikulua. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 136. orr.
Hamar segundo behar izan zituen lau hitz horiek josteko, bere egoeraren erridikuluaz jabetzeko. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 221. orr.
Igual pentsatuko duzu erridikulu samarra dela hau dena. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 60. orr.
Autobusean neure burua hain barregarri ikusirik, konturatu gabe gogoa Gasteizeraino joan zait, seguruenik hantxe eta, hain zuzen ere, autobus batean, sentitu nuelako nire bizitzako erridikulurik handiena. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 26. orr.
Eta gaur, behinik behin, ez zaigu harremana apurtu eta, egindako erridikulua gorabehera, nik uste baino hobeki egon naiz. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 74. orr.
Agian ez genituzke nahastu behar lotsa eta erridikulua egiteko beldurra. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 87. orr.
Duintasun osoz alde egin zuen jangelatik, hori onartu behar zen, alde egiterakoan ez zuela erridikulurik egin. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 86. orr.