Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Erredentzioaren doktrina gure Erlijio Santuko funtsezko misterioa da. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 100. orr.
Zeren nire heresiak izan baitzitezkeen, agian, haien hil osteko erredentzioaren hasiera. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 10. orr.
Erredentzioaz eta zigorraz hasi ziren batzuk mintzatzen, baina laster asko utzi zituzten bazterrean. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 109. orr.
Ni, Chiquinhoren etxean, hautsa esnifatzen Fernando, Marcito, Miltinho, Eliana, Rita eta Laisekin, kokaren gauzak, garai hartan kontzientziaren benetako erredentzioa iruditzen zitzaidan, eta arrazoiaren eta praktikaren arteko uztartze perfektua. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 102. orr.
Prozesuan, begiak kare biziz erreko ditu itsu gelditzeko helburuz, erredentziorako bidea horrela hobeto «ikusteko». Berria - Kultura 2006-02-14
Oraindik erredentzioaren zain dagoen iragan zapalduaren ondare alternatiboa da hori. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 106. orr.
Britainiar administrazioak Indian zuen izaeraren erredentzio hau neurri batean Ekialdeko Indietako Konpainiaren erabakiari zor zaio. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 88. orr.
Mina ez zitzaiola erredentzio gertatu, sufrimenduak ez ziola pertsona hobea zenik sentiarazten. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 56. orr.
Lur ilun, bekatu gabe eta erredentzio gabea, non gaitza ez den morala baizik eta oinaze lurtiarra eta gauzetan betiko dagoena. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 94. orr.
Galapago uharteak, dortokak eta erredentzio elurrak ditut buruan, ura eztarrian behera kolpeka doala. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 211. orr.
Algecirasko espetxeak eskaera egin zuen Iñaki de Juana urriaren 25ean askatzeko, eta Gomez Bermudezek zigorra murrizteko 27 eguneko erredentzioa ukatu eta «kontua argitu arte irteera data berririk ez emateko» agindu zion Algecirasko espetxeari. Berria - Euskal Herria 2004-12-15
Espetxe erredentzioak zigor guztien baturari ordez, bere garaian euskal presoari ezarritako 26 zigorretako bakoitzari aplikatuko zaizkio. Berria - Euskal Herria 2006-02-21
erredentzioak onartu (3); erredentzioak zigor (4)