Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erredakzio 1 iz erredaktatzea.

Peñak atzo emandako argibideari jarraiki, Parlamentuko arduradunek erantzun zuten testuen arteko aldea txikia zela eta ez ziola eragiten lege proiektuaren erredakzioaren «mamiari».  Berria - Euskal Herria   2004-11-30

Erredakzio behin-betikoa alderdi bakoitzeko bina ordezkarik hitzartu zuten: UCDko Fernando Abril Martorell eta Jaime Ignacio Del Burgok, PSOEko Gabriel Urralburu eta Jose Maria Benegasek eta EAJko Carlos Garaikoetxea eta Juan Ajuriagerrak.  Berria - Euskal Herria   2004-06-13

Euskal komunikabideetan lan egiten duten emakume gehienek erredakzio lana egiten dute.  Berria - Euskal Herria   2004-05-19

Egitasmoak dioenez (oraindik erredakzio fasean da), Lukutik zazpi kilometroko zatia hasiko litzateke Etxebarri-Dibinaraino.  Berria - Euskal Herria   2004-02-07

Lan Eskaintza deitu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzaren Unibertsitateen legearen atal batek langileei buruz izandako erredakzio hutsa zuzentzeko eskatu zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-11-09

2 aldizkari, egunkari edo kideko bateko erredaktoreen multzoa.

Gure erredakzioa erabat euskalduna da gaur egun.  Berria - Euskal Herria   2004-02-05

Berriako erredakzioaren funtzionamendu orokorraren berri asteartean jasoko dute, eta ostegunean eta ostiralean sailka ezagutuko dute eguneroko lana, bertatik bertara.  Berria - Euskal Herria   2004-02-15

Orain artean erredakzioan eta zuzendaritzan aritu naiz lanean, baina inoiz ez jendearen aurrean.  Berria - Euskal Herria   2004-02-05

3 aldizkari, egunkari edo kideko bateko erredaktoreen lantokia.

Erreportaiak kaleratu ziren hamar egunetan, Gostin izan zen Lertxundiren eta Berriako erredakzioaren arteko bitartekaria.  Berria - Kultura   2004-11-26

Zabalduta dagoen orrialdean, Ander's-eko erredakzioaren helbidea zirkulu batez inguraturik dator.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 178. orr.

Berriaren erredakziora heldu zen gutun batean aldarrikatu dutenez spray bati itsatsitako petardoa bota zuten.  Berria - Euskal Herria   2004-01-14

Frantzian eta Espainian lehen aldiz eta denbora berean gobernu sozialistak heldu ziren boterera, eta ZEN plana Parisko erredakzioetara pixkanaka ere zabaldu zen, Madrilen zeuden berriemaileen bidez: desinformazioa garatu, ezker abertzaleari ahal den eta leku gutxien eman, eta alderdi sozialisten hautu politikoak jarraitu.  Berria - Euskal Herria   2004-09-21

Bost guardia zibil erredakzioan.  Berria - Euskal Herria   2004-10-02

Istiluen egunean gaztea Donostiako erredakzioan, arratsaldeko txandan, lanean zegoela baieztatu zuen enpresa batzordeak.  Berria - Euskal Herria   2004-11-18

Ixone Urzelai, gasteiztarra hura ere, atzo askatu behar zuten, baina erredakzio hau ixterako orduan oraindik kartzelan zegoen.  Berria - Euskal Herria   2004-06-25

Atzo arratsean erredakzio hau ixterakoan, atxilotuak ospitalera zergatik eta zertarako eraman zituzten ez zegoen argi.  Berria - Euskal Herria   2004-07-07

ERREDAKZIOA-IRUÑEA@: Euskal Jai gaztetxearen eraikina Iruñeko Udalaren obra baimenik gabe eta Nafarroako Arkitektoen Elkargoaren ziurtagiririk gabe bota zuten behera.  Berria - Euskal Herria   2004-08-24

Udalbiltzak herri guztietan ospatu zuen Aberri Eguna; halere, alderdi politikoek ekitaldi propioak antolatu zituzten hainbat herritan @: erredakzioa.  Berria - Euskal Herria   2004-04-13

Erredakzioa-DONOSTIA@: Maria San Gil izango da gaurtik aurrera EAEko PPko lehendakaria.  Berria - Euskal Herria   2004-11-06

ERREDAKZIOA-BILBO@: Joan zen asteko igandean Frantziako Poliziak atxilotutako sei lagun euren etxeetako miaketetara eramango dituzte, Frantziako Poliziak Radio Euskadi irratiari atzo baieztatu zionez.  Berria - Euskal Herria   2004-10-13

4 erredakzio buru (ETCn 82 agerraldi; orobat erredakzioburu ETCn 61 agerraldi)

Ikusia naiz erredakzioko laguntzaileak erredaktore bilakatzen, erredaktoreak sekzioburu, sekzioburuak erredakzioburu eta erredakzioburuak zuzendariorde.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 36. orr.

Agerkariko errusierazko edizioko erredakzio burua zen Paul Klevnikov.  Berria - Mundua   2004-07-11

1993an, ez harrokeriarik gabe, Laurent Joffrin, Libération-go egungo erredakzio buruak, zera zioen, Jean Paul Sartrek obraturiko egunkariak bere sortzaileak bilatu ez zuen helburua iritsi zuela: [...].  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 82. orr.

Erredakzio buruak etxera deitu eta nirekin hitz egin nahi zuela esan zidanean.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 60. orr.

Neska -gure protagonista, gogora ezazue, 30en bat urte, sofistikatua e.a.- erredakzio-buruarekin.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 150. orr.

Nahiago nuke eszenatokia garbitzen duen emakume zahar eta ahula izan... hiriko egunkaririk handieneko erredakzioburuaren bulegoko belusaren gainean esertzea baino.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 272. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus