Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Elkarren ondoan egin zuten bide erdia; Oriotik Xuaira bidean dagoen errebuelta handienera iritsi zirenerako nekatuxeak zeuden bai bata eta bai bestea. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 18. orr.
Dena espero bezala doa harik eta, errebuelta txar baten atarian, neskak gidaria ohartarazi -"Kontuz errebuelta horrekin! Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 71. orr.
Bidearen gorabehera eta errebuelta etengabeak. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 65. orr.
Beste bide batean, motor batek azeleratu egin zuen ia paroxismoraino eta segidan, errebuelta itxi batera iritsia zelako edo, ia isiltzeraino desazeleratu. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 170. orr.
Horrentzat ez dago ez errebueltarik, ez marra etengaberik, ez bestelako trabarik gogoak ematen dionean aurreratzeko edozein neurritako automobilak. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 156. orr.
Zeruan izarratu ederra zegoen eta elurrarekin bazterrak franko ongi ikusi eta Aireko errebueltan ezkutatu ziren arte egon ziren begira. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 68. orr.
Ostatu atzeko bideko lehen errebueltan auto bat agertu da astiro. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 15. orr.
Argiei jarraitzen die begiradarekin, errebueltatik agertzen direnetik errebueltan desagertzen diren arte. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 10. orr.
Halako batean, izkina baten errebueltan, Jorgerekin egin du topo: agurtzeko keinurik ere ez dio egin. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 59. orr.
Eguraldiaren errebueltak eta gora-beherak koarta-tenporekin loturarik baldin balute edo baldin badute, hori norbaitek usnatu eta antzeman duelako da. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 91. orr.