Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erreboltari 1 izond/iz erreboltatzen dena.

Pentsa liteke gazte erreboltari haien iraganeko legeak, demokrazia malenkonizatua, euskara sakramentala, eta antzekoak pentsamendu premoderno baten gogorapen etnikoaz aparte zer besterik ote diren.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 119. orr.

Propaganda egiten nuen inoren beldurrik ez duen fanatiko erreboltari baten moduan.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 108. orr.

Berebiziko adorea eta adimena baliatu beharko zituen erreboltari eta inbaditzaileen lerroak zeharkatzeko.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 52. orr.

2 (izenondoekin)

Maradona, azkenean, 1994ko Munduko Kopatik bota zutenean, futbol zelaiek erreboltari zaratatsuena galdu zuten.  Berria - Kirola   2006-04-18

Baina niri ez zitzaidan nagusitzen, izan ere ni erreboltari harrapaezina bainintzen Nire lehengusu ilegorriari eta bioi oso ideia ederra iruditu zitzaigun gu ere atxikitzea eta erreboltari komunistak bihurtzea askatasunaren aurkako alderdiko De Gasperi agintari engainatzailearen aurka.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 141. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Kazem Daud Segurtasun Nazionalerako estatu idazkariak adierazi zuenez, «erreboltari gune bakan batzuk» garaitzea besterik ez zaie geratzen okupazio indarrei.  Berria - Mundua   2004-11-14

Poliziako nagusiek lanpostuz aldatu zuten Gallinone, eta gobernuaren aurkako erreboltari-harrapatzaile izan beharrean lapur-harrapatzaile jarri zuten.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 124. orr.

Ez daki Ivan Ogareffek, erreboltari rola ez ezik, traidorearena ere jokatu behar duela.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 45. orr.

Horrela egin baino lehen abadeak erreboltari-jarrera bat izan zuen, Kuban utziko zuen itzala gaurdaino luzatu behar ziona.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 270. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta erreboltarien (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus