Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ahantzi nituen denbora laburrez ene barneko kezkak eta ere erreboltak. La rebelión de las masas (1930, Masen errebolta) ospetsuan jasotako pasarteak badu egunerokotasunik. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 110. orr.
Apostasia Elizaren kontrako errebolta da, sinesmenaren ukoa baino gehiago. Berria - Harian 2006-04-06
Christian Vieri Italiako aurrelariak ukatu egin zuen atzo jokalariek Giovanni Trapattoni hautatzailearen aurkako errebolta piztu dutenik. Berria - Kirola 2004-06-18
Handik gutxira, erreboltak hasi ziren iparraldean. Berria - Mundua 2006-04-16
Han Sudanen menpeko zaghawek zuzentzen dute errebolta. Berria - Mundua 2006-04-16
Hiri hori antzinatik erregeen aurka jaiki eta bertan matxinadak eta erreboltak gertatu izan direla agertu da. Elizen arteko biblia Esd 4,19
Errebolta gauzatu da, baina ikusteko dago tuneletik nola aterako diren. Berria - Ekonomia 2004-04-11
Kondearen kontrako errebolta. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 236. orr.
Biarnon, papisten erreboltak bortu aldeko ibarretan hartua zuen indarrik handiena. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 196. orr.
Pilotarietako batzuk, Ibarluzea anaiak-eta, ez dira egon, faxisten erreboltak berton harrapatu zituelako. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 133. orr.
Iruñean ez bezala, eskualde horretan erreboltaren hotsak gazte andana ateraraziak zituen beren etxeetatik, gorrotoak eta loria-nahiak ziztaturik. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 44. orr.
68ko maiatzeko errebolta ez zen alferrik gertatu. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 62. orr.
Hotsek diote Napoleonek ihes egin duela Elba uhartetik, gudaroste berria antolatzen ari dela herriz herri, diru garbi eta ohore handiak eskainiko dizkiela erreboltan parte hartzen dutenei. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 274. orr.
1968: Maiatzako erreboltetan, [Sartre] ikasleen alde agertu zen. Berria - Harian 2005-06-21
Bi hilabete gabe, iraungia zen erreboltaren txinparta, eta hilik edo preso espainolari buru ematera ausartu ziren gehienak. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 40. orr.
Zeren eta haren pintzelada bakoitza hitz bat zen, protestarako eta erreboltarako deia ere izan zitekeena. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 439. orr.
Bidegabekeria txikienaren kontra oldartu eta erreboltari ekiteko prest egoten zen beti. Berria - Mundua 2004-05-23
Egia zen errebolta militarrarena. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 66. orr.
Asiako errebolta helenikoaren azken ilintiak K.a. 493an itzali ondoren, Europako Helasen aurkako ekintzak hasi zituen berehala. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 239. orr.
Neobabiloniar Inperioak, oro har, bere asiriar mugagizonen basakeriaren aurka mundu babilonikoaren barruko errebolta morala azpimarratzen zuenak, azkenean Juda deserrotu zuen, Asiriak Israel deserrotu zuen bezalaxe. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 41. orr.
Mugimendu sozialak eta injustiziaren kontrako errebolta baketsuak sortzea. Berria - Gaiak 2006-04-05
Errebolta isil bat sentitzen zuen inguruan; hitz bat larregi esan eta eztanda egingo zuen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 174. orr.
Bestelako Komunikazioa matxinada-ekintza bat da: asperdura, hipokrisia, manipulazioa, merkatuaren diktadura, infantilismo eta gorrotoaren aurka altxatzen den errebolta horizontala eta demokratikoa. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 144. orr.
Erabateko errebolta odoltsuak bakarrik ekar dezakeela ametsaren gauzatzea. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 42. orr.
Jendeak "iruzur" deitzen dion hori guztia, egoera baten eta pertsona baten aurka gorputzek egiten duten errebolta goibel eta ziztrina, gertaera hutsala bihurtzen duk, gure bizitzaren azkenetik begiratzen badiogu -hutsala eta ia penagarria-, istripu baten edo gaizki-ulertu baten antzeko zerbait. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 205. orr.
Dagoeneko aurkitu dugu, zibilizazioen arteko topaketen eremuan, intelligentsia baten sorreraren eta horren egileen aurkako erreboltaren arteko denbora-tarteak batez beste 137 urte inguruko luzera izan duela. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 327. orr.
Pentsatze hutsarekin errebolta sumatu zuen zangartean. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 213. orr.
Ibaiertzetako erreboltetan kiribiltzen den haizea bezalakoa da. Berria - Kultura 2004-04-14
aurkako errebolta (4); kontrako errebolta (4)