Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Esku zabalduan ipini zion erreboiloa, paper lodi horizko orri batean bildurik. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 178. orr.
Arrain ederren bat, erreboilo bat, izokin bat, hartzen zion haren ondoko saltzaileren bati, eta, ordaintzeko, dirua marmolaren gainean paratzen zuen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 206. orr.
Urdai saltzaileak, bere salmahaitik mugitu gabe, arrain saltzailea begiztatzen zuen aurreko pabiloian, haren izokin eta erreboiloen artean. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 116. orr.
Han ziren birsaltzaile handiak, bake-bakean, arrain alerik onenen zain, zamaketarien lepoa atunez, erreboiloz, izokinez kargatzen zutela. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 154. orr.
Normandiar ederrak hatz batez erreboiloari tripak atera eta zabor ontzira bota zituen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 179. orr.
Baziren erreboilo ederrak, esne gaina bezain zuriak; itsas aingirak, xerrak markatzeko balio duen orratz beltzarekin ziztatuak; lengoradu pare bat, barbarinak, lupinak, denak fresko-freskoak. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 173. orr.
Arreta bestera joan zitzaion, enkantegile batek erreboilo eder bat errematean atera eta deiadar egin zuenean. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 151. orr.
Turbot handia, erreboilo handia, biak pikortsuak eta esne gatzatua bezain zuriak. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 147. orr.