Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gaurkoan ere hizpidearekiko axolagabe, errebobinatzen hasi, eta gogoa Dabidengana hegaldatu zait. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 279. orr.
Eta nik ez dut memoria handiegia izan nahi, ez dut gatzezko estatua bihurtu nahi, ez dut etengabe errebobinatzen ibili nahi. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 138. orr.
Baina, azken finean, hori pentsatze hutsa aski zait dagoeneko gogoa etorkizunean ere badudalako, eta horixe, eta etengabe errebobinatzen ez ibiltzea, delako Teresak behin eta berriro aholkatzen zidana. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 147. orr.
Baina hik ez hartu serioegi, ez hasi berriro ere errebobinatzen eta goza ezan momentua. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 253. orr.
Orain ongi pasa, izan hadi behingoz ero samarra; ez dun hemen bizitzen eta etengabe errebobinatzen jarraitu behar, hor baizik. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 109. orr.