Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Maiz pentsatu dut Izagirreren Nire euskaltasuna poema eder hark urgentziazko errebisio bat behar duela ideiak eta terminoak gaurkotuta». Berria - Kultura 2004-06-27
«Zergatik errebisatu?», esan zuen Izagirrek, Nire euskaltasuna, errebisiorik gabe, irakurri eta gero. Berria - Kultura 2006-04-06
Egin dezagun beraz gure historiaren errebisio bat, jar dezagun bakoitza dagokion tokian. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 30. orr.
Gero, autoa hartu, eta, semeari gustatzen zaion burrundaran, klinikatik jaitsi ginen, bost urteko errebisioa egin gabe. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 46. orr.
Errebisioak egin beharko ditugu hilero, endoskopioa, badakizu. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 67. orr.
Atzo egon zen Aldaba doktorearekin lehenengo errebisioa egiten. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 72. orr.
Bost minutu ere ez ziren pasako gasaren errebisioa egitera etorri zen mutila gainera oldartu zitzaidanean. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 26. orr.
Lehenik eta behin, entziklopediaren errebisioa egin zuen Matiasek, inongo irizpiderik gabe, eskua non, hura irakurri. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 158. orr.
Ea ba sententziaren errebisioa eskatzea komeni zen ez zen komeni? Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 219. orr.
Ze errebisioa eskaturiko batzuei zigorra leundu beharrean gogortu egin zieten. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 220. orr.
Bere buruaz kezkatu ere egin zen behin, mozorrotzeko grina eta zaletasuna norbaiti aitortu zion aldi bakarrean, urteroko errebisioa egiten zien laneko psikologoak gaiaren inguruan egin zion galdeketa susmagarria zela eta. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 98. orr.
Gure mutil ilegorriarekin joan da errebisio medikoa eta ingresorako paperak betetzera. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 58. orr.
Gero Lausanara eraman zuten bost urtez Ingeniaritza Industriala ikastera, soldaduskarako errebisioak hango kontsulatu espainiarrean pasa behar zituen. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 100. orr.