Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

errebisatu, errebisa, errebisatzen du ad arretaz aztertu, berraztertu; berriz ikusi.

Egoera pertsonalaren arabera «idatzi, errebisatu, berrirakurri, ezabatu, suntsitu eta berridazten dut».  Berria - Kultura   2006-04-18

Romanek ez zekien zeintzuk ziren orrialdeak, baina bere entziklopedia osoa errebisatu zuen berak, goitik behera, eta ez zuen ezer ere aurkitu.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 80. orr.

Mahai gainean dituen paper ugarien bestaldean eserita, militarrak gure pasaporteak errebisatu ditu.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 49. orr.

'Armandok idatzi duen nobela dela uste dut,' diot, orri batzuk errebisatu ondoren.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 305. orr.

Handik aste batzuetara, ideia genial bila paper zaharrak errebisatzen ari garela, hantxe ikusten dugu berriro esalditxoa.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 197. orr.

Dialektika hitzak, aspaldian entzun gabeko hitz horrek, antzinako historia linterna batekin errebisatuz, gaztetan irakurritako hainbat liburu eta eskola sozialetan eztabaidaturiko hainbat asmo utopiko ekarri dizkit gogora.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 30. orr.

Galderak errebisatuko dituzu berriro, erantzun posibleak asmatzen, Zer dela eta ari naiz bidaia hau egiten?  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 164. orr.

Han ikusi genituen, ea herrirako sarrera libre zegoen errebisatzen.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 79. orr.

Begiradaz sukaldea errebisatzen ari balitz bezala.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 36. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus