Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Errima errebes hauei luze eustea eraginkorra suertatzen da etekin jolasgarrien aldetik. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 47. orr.
Berak, adi jarririk ere ez zien gauza asko konprenitzen: soinuak nahasiz, hitz errebesak erabiliz aritzen ziren... Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 106. orr.
Bere moduan maite ninduen, bere modu errebesean. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 31. orr.
Guztizko adostasuna dago beraien kontra: noski zalapartariak dira, urrin gaiztokoak, noski usadio gaitzesgarri eta errebesak dituzte. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 135. orr.
Zorabiatu arte ibili zara bueltaka, baina ez zaizu ataka errebes horretatik ateratzeko ezer bururatu. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 83. orr.
Aldaik errebes begiratu zion. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 83. orr.
Rosamariren irrira zabaldu ditu begiak, eta eskua luzatuta barnerantz bihurritu du, errebes, neskaren masaila binperraz laztantzeko. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 109. orr.
Piloteoa luze doa, halako batean, Sorozabal miarriztarrak errebesarekin jo eta, jaun-andreok, pilotak non joko eta ezker paretaren goikaldeko txapan jotzen du. Berria - Kirola 2004-07-29
Iturzaeta ezker hutsa zen, errebesez eskuin asko ezkerrez baino hobeto moldatzen bazen ere. Berria - Kirola 2004-02-17
Errebesez pilota kanpora, eskuinez pilota kanpora, eta sakerik ezin arrastoen tartean jarri. Berria - Kirola 2004-06-06
Eskuinez txikitu zuen pilota, eta errebesez zabaldu zuen zelaia. Berria - Kirola 2004-07-04