Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erreberritze iz berritzea, berriz egitea; eraberritzea.

Horrela gune anitzek erreberritze frango galdegiten dute.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 170. orr.

Bikote batzuk moldatuak ziren ikasturtean eta ez zen ikasle talde berririk eraturik izan bigarren urtean, batzuk ezker sindikalismora egin baitzuten, Elizatik urrunduz, eta ez baitzen erreberritze azkarrik izan omoniergoan.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 107. orr.

Aipatuko dituzten gaiak: bulegoaren erreberritze, kondu, bestak eta beste.  Herria   2003-01-28

Etxe horien erreberritzeari lehentasuna emateko eskatu zuen Jean-Marc Abbadiek.  Berria - Euskal Herria   2004-02-15

Ezpeletako Baruen jauregiaren estrenaldia joan den urtean egin zuten kasik bi urte erreberritzeren ondotik.  Herria   2001-11-08

Hiru, lau eta bost metrako tindu lanak salgai ezarriko ditu Amorotzeko Ospitalean duen lantokiaren erreberritze lanak ordaintzeko.  Herria   2005-04-28

Bizpahiru hilabete iraun behar omen dute kanpoko obra horiek; teilatu arranjatze, zur tratatze, ezkilaren dorre erreberritze.  Herria   2002-09-12

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus