Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
errebero iz esne jetzi berria.
Baina, Zarauzko beraneante aberatsek ondo ordaintzen zitean behiaren erreberoa edateagatik, eta Ama Mariari laguntzen hasi zuan diruaren hotsak poztuta. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 207. orr.
Amanciok orduan berak idiarena joko zuela eta kopoirik dibinoena beteko zuela erreberoz, ostia likidoak apaizen hortzak zurituko zituela eta. Ez da hau olerki larri, dramatiko horietakoa, lehen aipatu dugun beste sailekoa baino: egunerokotasuneko elementuekin ironia soil, sotil bat daukatenetakoa ("erreberoa" ere ez da hitz potolo abstraktua, esne jetzi berria baizik). Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 17. orr.