Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Halako egoera batean aterkiari agudo heldu eta damari emango dio, erreberentzia batekin eta hitz ezti batzuekin. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 33. orr.
Nahiago zuten Kristoren maitasunagatik laidoak eta irainak jasan, munduaren ohoreak edo erreberentziak edo laudorio hutsalak jaso baino. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 951. orr.
Debozio [...]: Izaki Gorenarenganako erreberentzia, Hark gizakiarekin omen duen antzean oinarritua. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 70. orr.
"Barka beza markesa andreak", esan zion Adrianek erreberentzia batekin. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 300. orr.
Baina zertaz kexatuko naiz ni orain, baldin hainbertze erreberentziaren ondoren konkorturik akabatu ez banuen behintzat...? Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 48. orr.
Eguzki-loreek erreberentziaz estali zuten gaua. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 95. orr.
Atsoak Oiarbideren oinera jaitsi du bildua eta erreberentzia egin dio. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 88. orr.
Buruarekin erreberentzia egin zidan, baiezkoa zela esanez, eta kapelua buruan paraturik alde egin zuen. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 346. orr.
Aldareari erreberentzia egin, pulpitura igo eta predikatzen hasi zen. Erreberentzia eginaz etorri zitzaion zerbitzaria. "Hinduen babesle nagusia da" esan zidan, erreberentzia eginez irudiari, "bere aldamenean ezin seguruago gaude, gaitz guztietatik salbo". Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1004. orr.
Erreberentzia egin iezadazu lehenik! Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 155. orr.
Peterrek ere bazekien gizalegez portatzen, manera onak ikasi baitzituen maitagarrien zeremonietan: lurretik altxatu eta erreberentzia dotorea egin zion. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 51. orr.
Erreberentzia egin iezadazu lehenik! Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 155. orr.
Wendyk, liluratuta, erreberentzia bera egin zion ohetik. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 51. orr.
Bertan geratu, eta solaskide ikusezin bati erreberentzia txiki bat eginez eman zuen aditzera, erabat desinteresatua zegoela kontu haren eboluzioagatik. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 173. orr.
Erreberentzia doi bat egin zion, belaunak pitin bat makurturik. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 177. orr.
Velascok burua erdi makurtu zuen berriro, erreberentziagisako bat eginez. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 181. orr.