Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

errebeldia 1 iz errebeldeari dagokion ekintza.

Errebeldia bere hutsean ez da aski gizarteak ezartzen dituen ustekabekoak gainditzeko, ezta garaiko apatia erabat arrunta hausteko ere; errebeldia hori ez baita ekintza bilakatzen, jarrera hiperkritiko baizik.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 11. orr.

Izan ere, asko baitira haien errebeldiak, izugarri larriak haien desleialkeriak.  Elizen arteko biblia   Jr 5,6

Errebeldiak heriotza ekartzen die zentzugabeei, axolagabekeriak galtzen ditu burugabeak.  Elizen arteko biblia   EsZ 1,32

Nik, ordea, neure kabuz suntsitu nituen zure errebeldiak, ez nituen kontuan hartu zure erruak.  Elizen arteko biblia   Is 43,25

Ondo ezaguna dut zuen errebeldien neurrigabea eta zuen bekatuen astuna.  Elizen arteko biblia   Am 5,12

Beharrezkoa da denboraldi hori, errebeldiari amaiera emateko.  Elizen arteko biblia   Dn 9,24

Errebeldiaz oldartu edo ez, berdintsu da, Baroja bera eta bere pertsonaiak aurretiaz daude porrot egitera kondenatuak, ingurunearen erruz eta aukera gutxi dituztelako beren talentua garatzeko.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 11. orr.

1772ko irailaren 2an, 32 urte zituela, errebeldian epaituko dute "pozoitze ahaleginagatik" eta "sodomia krimenagatik".  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 17. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Ahal bezala zuritu ditut fede galdua, errealitatearen ikuspegi laikoa, itxaropen etsia, errebeldia egoskorra, eta izerdi-iturriaren aldaketa, goldetik lumara.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 9. orr.

Esnobismoagatik murgildu zen beharbada hiriaren zabortegietan, gaztetako errebeldia merkeak bultzatuta nahastu nahi izan zuen giza hondakinekin.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 175. orr.

Akademian, noski, ez zuten inolako errebeldiarik barkatzen, ezta errebeldia musikala ere.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 55. orr.

Ez da zer harriturik Andres Hurtadoren nihilismoarekin ezta haren pozbiderik ezarekin eta alferrikako errebeldiarekin ere.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 19. orr.

Auzo honetan estatuak delinkuentziaren aldeko politika bat egin du, hemengo errebeldia akabatzeko.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 23. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Abisu gisa edo, 1900ean aldatu zen Espainiako kode penala: aurrerantzean, Espainian separatismoaren alde egiten zuenari estatuaren kontrako errebeldia ekintza bultzatzaile izatea leporatuko zioten.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 53. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

errebeldia eta (8); eta errebeldia (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus