Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

errebelde 1 izond/iz matxinatu dena.

Bederatzi militar errusiar hil dira Txetxeniar errebeldeek egindako eraso baten ondorioz.  Berria - Mundua   2004-02-10

Amortarrek israeldar errebeldeak garaitu.  Elizen arteko biblia   Dt 1,41 tit

Ez zara herri errebelde horren aurrean beldurtuko, ez kikilduko.  Elizen arteko biblia   Ez 3,9

Baina orduan ongi ikusia zegoen denen eta denaren kontrako errebelde hura aipatzea.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 12. orr.

Egun osoan luzatuak nituen eskuak, herri sinesgogor eta errebeldeagana.  Elizen arteko biblia   Erm 10,21

Gurasoak, errebelde zenean eta bere onean zegoenean berarekin hain etsaituak, orain, babesgabe eta gaixo zegoen garaian, egunero etortzen zitzaizkion bisitan, izugarri arduraturik semeaz.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 66. orr.

Erromatarrak, jende-modu errebelde eta ankerra, beren aldamenekoen aurka oldartu ziren ohi zuten bezala, eta beren ausarkerian eskua ezarri zieten gauza santuei.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 261. orr.

Gaurko gazteak horrelakoxeak gara, errebeldeak eta egoskorrak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 353. orr.

Errebelde eta desleial izan gara Jaunarekin, bizkarra eman diogu geure Jainkoari.  Elizen arteko biblia   Is 59,13

Inguruko herriak baino ere errebeldeago izan zarete, ez duzue nire legeen arabera jokatu.  Elizen arteko biblia   Ez 5,7

Hare Krishnan sartu aurreko garaian hain "zaila", hain tormentatua, hain errebeldea izan bazen ere, orain haserre, tormentu eta larritasun hura guztia joana zuela zirudien; bakean zegoela, alegia.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 74. orr.

Mutiriak lotsagabezia adierazten du; errebeldea, aldiz, sistema baten kontrako jarrera aktiboa duena da, haren aurrean errebelatzen dena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 39. orr.

Thabo Mbeki afrikar batasuneko buruaren inguruan bilduak dira, Konan Bedie ministro ohi eta orai errebelde batzuen buru dena eta Laurent Gbagbo presidenta eta beste batzu.  Herria   2005-04-07

Ez zaitzatela inork argudio hutsalez lilura, horrexegatik pizten baita Jainkoaren haserrea errebeldeen aurka.  Elizen arteko biblia   Ef 5,6

Francoren aldekoek "errebelde" iritzi zieten legezaleei.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 140. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Baina ez errebelde itsu eta fanatikoa, baizik eta lasaia, umoretsua, argia.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 158. orr.

Hor ikusten zintuztedan zuek biok, errebelde errukarriok, nire emaztea eta nire adiskidea, nire aurka altxatutako bi pertsona.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 213. orr.

Ardiak bezala tirano batengandik besteagana pasatzen ohitutako gizakiak aldatu eta jarraitzaile sutsu eta errebelde setati bihurtu zituen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 101. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

errebelde bat (3); errebelde eta (5); errebelde izan (5); eta errebelde (7); gazte eta errebelde (3); herri errebelde (7); jende errebelde (3)

errebeldea izan (3); errebeldeak dira (4); herri errebeldea (8)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus