Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Errebelazioa, lege naturala, eta gizarteak adostutako hitzarmenak. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 25. orr.
San Frantzisko hil ondoren, aintzazko zauri sakratuak direla eta, anaia santu eta beste pertsona jaieratsu batzuei egindako zenbait agerpen eta errebelaziori buruz izango da. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1073. orr.
Edozein lekutara zihoala ere, Jauna benetan zegoen Frantzisko santuarekin, bere errebelazioekin poztuz eta bere mesedeekin adore emanez. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 203. orr.
Santua berehala konturatu zen errebelazioz etsaiaren maltzurkeriaz, nola nahi zuen bera lasaikeriara eraman, alegia. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 353. orr.
Ezinezkoa gertatu zen arrazoiarentzat eta errebelazioarentzat elkarrekin bizitzea eta bizitzen uztea. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 116. orr.
Hamar urte lehenago bera han bertan eserita egon zenean, adar edo hosto irudi txiki bat zegoen mantelean, eta hari begira egon zen errebelaziozko momentu batean. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 147. orr.
Jainkoak bere onginahian pozbide eta errebelazio harrigarriak ematen zizkion, Kristoren festaburuetan batez ere. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1043. orr.
Leialtasunaren erreklamazioa beren profetek hartu omen zituzten errebelazio pertsonaletan oinarritzen zutela. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 115. orr.
Aurrerantzean bi aginpide burujabe zeuden, errebelazio profetikoa eta arrazoi filosofikoa, eta bakoitzak erabateko eskumena eskatzen zuen adimenaren ekintza-eremu osoaren gain. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 116. orr.
Errebelazio handia agian ez zen egundo etorriko. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 160. orr.
Errebelazio sekretu batean bezala. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 248. orr.
Sinetsi behar da eta ziur baietsi ez zirela fantasiaren fruitu izan, zeruko egiazko errebelazio baizik. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 828. orr.
Berehalako errebelazioa eta berehalako erantzuna. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 21. orr.
Garai hartan, anaiak Jainkoaren aurrean xalotasunez eta gizakien aurrean konfiantzaz bizi zirenean, jainkozko errebelazio baten poza merezi izan zuten. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 212. orr.
Aita txit santuak Erregelari buruzko ikuskari batean zeruko errebelazioa izan zuen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 410. orr.
Bada, errebelazio-ukaldirik gabe ez dagoela ezer. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 31. orr.
·Honela, kristau-errebelazioak munduko historia osoaren ikuspegi bat ematen zigun, iraganeko sorreratik etorkizuneko bukaeraraino, Jainkoaren ikuspen denboragabe eta betikoan ikusita bezala. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 304. orr.
errebelazio bat (10); errebelazio bat izan (6); errebelazio baten (6); errebelazio handia (3); errebelazio hau (3); errebelazio saria (3); errebelazioa izan (3); errebelazioz ikasi (3); eta errebelazio (4); jainkoaren errebelazioz (6); max errebelazio (3)