Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
errebelamendu iz matxinada, errebolta.
Bilboko poliziak errebelamendu militarra leporatu zion Jose Ramon Goikoetxeari, eta prozedura sumarisimotik bideratu zuen auzia. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 271. orr.
Bere izeba, Adela Goikoetxea, hainbat espetxetan izan zen, «errebelamendu militarra egiteagatik». Berria - Euskal Herria 2004-03-06
Nerabea nintzen oraindik, eta politikak garai horretan sentipenak, errebelamendua, idealismoa, ametsak, eskuzabaltasuna, mistizismoa, moral faltsuaren kontrako haserrea eta antzeko gauza asko bildu ohi ditu bere baitan. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 51. orr.