Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

errebel 1 izond/iz errebeldea.

4.000 gizon, osotara, Lüküzeren nafar eta zuberotarrekin eta biarnes errebelekin bat egin ondoan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 216. orr.

Lüküzeko kondearen baxenafartar eta zuberotarrak mendebaldetik, Sainte-Colome, Gerderest eta Peyreko baroien errebel biarnesak hegoaldetik.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 208. orr.

Gure armadaren joan-etorrien berri ematen omen ziean errebelei.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 285. orr.

Lehen lerroak errebelaren zurikeriak ziren, Joana Albretekoaren kolera eztitzeko.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 124. orr.

Errebelen preso zeuden fedekide guztiak askaturik zeuden, orobat.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 176. orr.

2 irud/hed

Ezker-eskuin eragin zion buruari, bere buru errebelarekin etsita.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 105. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus