Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

errebantxa 1 iz ordaina hartzea, mendekua.

Era horretan, ikuspegi historikotik, alderdi ekonomikoak alderdi sozial eta politikoei errebantxa hartu diela ematen du.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 100. orr.

Odola, izerdia eta malkoak beharrezkoak izan baditu ere, errebantxa hartu dio Armada Garaitezinak Albion Maltzurrari: salbu da eñea, ez da desagertuko.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 32. orr.

Agureak errebantxa eskatu zidan, beste egunen batean jokatzeko.  Berria - Kultura   2004-08-29

Ezegonkortasuna eta baztertzea dira, nola Iparraldean hala Hegoaldean, erregulaziorik gabeko integrazio honen fruitu garratzak, keynesianismoaren amaiera markatu zuten merkatuek estatuei hartutako errebantxaren fruituak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 106. orr.

Ez zuen ahantzia ene eza eta sentiarazi zidan errebantxa.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 139. orr.

Errebantxa gisa Montgommery-k lau urtez Baxenafarroa gainditu zuen, Donibane Garazi eta inguruko elizak erre zituen.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 98. orr.

Frantziako azken hauteskunde kantonaletan, sozial mailan lortu ez dena botoen bidez gauzatu da, patronalaren kontrako errebantxa modura.  Berria - Euskal Herria   2004-06-01

Handik ordubetera, lasterka zihoazen Irkutskeko bidean aurrera, Alcide Jolivetek aurretiaz "errebantxaren kanpaina" deitzen zuena errusiarren artean segitzeko asmotan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 321. orr.

Bourdieuk arrazoiaren bitartez hartu nahi izan zuen errebantxa soziala, eta arrazoia botere tresna gisa erabili zuen.  Berria - Kultura   2004-03-03

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Horrela saihesten zituen errebantxa eskariak -non irabazitako dirua berriro jokatu beharko zuen, alferrik eta nolanahi-, eta aldi berean baztertzen zituen Suschitzky andrearen purrustadak.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 157. orr.

Espainiako Gobernua galdu ondoren, errebantxa nahiak lagundu dio PPri.  Berria - Euskal Herria   2004-06-20

Beraz, errebantxa gogo txikia ere badugu.  Berria - Kirola   2004-01-07

Aldi berean, eskerron oharkabez, eta apika orobat errebantxa-irritsez, oraingoan berak hartu zuen nire hezkuntzaren ardura, eta eskas nenbilela ulertarazi.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 67. orr.

Borroka horrek errebantxa kutsua izango du, Federazio Kopan bi talde horiek izan baitziren finalean.  Berria - Kirola   2004-01-18

Espainiako Kopako finala jokatu zuten bi taldeek elkar ikusiko dute gaur, hiru aste geroago, errebantxa kutsuko partidan.  Berria - Kirola   2004-03-20

3 galtzaile gertatu denari irabazteko ematen zaion aukera. ik errebanja.

Emango didak errebantxa, nik.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 356. orr.

Barredak errebantxa emango ziola adierazi zuen.  Berria - Kirola   2004-10-17

Nazabal-Larretxea errebantxa jokatuko da gaur Zeanurin.  Berria - Kirola   2004-07-04

Nahiz eta egin beharreko lana erabat desberdina izango duten bihar, aukeran dira orduko errebantxa jokatzeko.  Berria - Kirola   2004-10-23

Aleman prestu batek ez dik sekula errebantxa ukatzen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 356. orr.

Azken orduko ezbeharrak Eskuz Binakako finalaren errebantxa izan zitekeena bertan behera utzi du.  Berria - Kirola   2004-07-11

Udako torneoek berebiziko garrantzia hartu dute orain, eta deskuidoan eskuz banakakoan txapeldun edo txapeldunorde gelditu bazara, beti jarriko dizute errebantxaren bat.  Berria - Kirola   2004-10-21

Larretxeak eta Nazabalek lagunarteko errebantxa jokatuko dute eta Mugertza III.ak (15 urte) 2,50eko enborra ebakiko du.  Berria - Kirola   2004-06-29

Dynamos eta Bikainak-en arteko errebantxako partida.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 157. orr.

Irunen oso alde txikiarengatik galdu nuen, baina horrek ez du errebantxarako gogo berezirik ematen.  Berria - Kirola   2006-04-07

Iazkoa ahaztu, eta errebantxarako asmorik ez dela erran du Svenssonek.  Berria - Kirola   2006-02-24

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

errebantxa hartu (4); errebantxa jokatuko (3); errebantxa kutsuko (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus