Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Sasiapaizen hezurrak, berriz, beraien aldareetan beretan errearazi zituen. Elizen arteko biblia 2 Kro 34,5
Ehunka lagun atxilotu eta anitz errearazi zituen. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 311. orr.
Iduri luke gibelera goazila lau mendez, hain zuzen 1609-1610 arte horretan, de Lancre kontseilariak errearazten zituelarik sorginak, bereziki Lapurdin. Herria 2002-11-07
Hermann Broch-en Virgilioren heriotza liburuan, poeta handiak, hil-hurren, Eneida errearazi nahi du. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 161. orr.
"Kexu zarete", diotse inkisidoreei, "Japoniako enperadoreak su hilean errearazten dituelako haren estatuetan diren kristau guztiak; baina hark honela erantzungo dizue: [...]. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 151. orr.
· Afaria prestatu zien, legamigabeko ogia errearaziz, eta afaldu egin zuten. Elizen arteko biblia Has 19,3
Hamar zigarro errearazi baitzizkidan, bata bestearen ondotik, atsedenik ere eman gabe, bere aurrean. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 105. orr.
Zertan egin nuen huts, zer nolako alferra nintzen, zenbat diru errearazten nion Agentziari ezerezen truke, nork agintzen zidan behar ez nuen tokian sudurra sartzea, hala segituz gero kasutik apartatu ez ezik, espioi-karneta ere kenaraziko zidala... Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 113. orr.