Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
errealzaletasun iz erreazale izateko nolakotasuna.
Hala ere, aita-amak arras diferenteak ziren arren, bazuten elkartzen zituen puntu bat: errealzaletasuna. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 102. orr.
Aitak ere umetatik edan zuen errealzaletasunaren mama gozo-garratza, aitonarekin eta amona Sinforosarekin. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 102. orr.
Amona ez ezik, gurasoak ere errealzale sutsuak ziren, hainbesteraino, non errealzaletasunak elkartu baitzituen biak. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 32. orr.