Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
errealzale iz Real Sociedad futbol taldearen zalea.
Amona ez ezik, gurasoak ere errealzale sutsuak ziren. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 32. orr.
Ai, urrezko gol hura, 1981eko apirilaren 26an errealzaleok txapeldun egin gintuena...! Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 17. orr.
-Eta zergatik ez beste bat niri, ni ere errealzale itsua naiz-eta? -esan zuen bigarrenak. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 126. orr.