Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

errealtasun iz erreala izateko nolakotasuna. ik errealitate.

Nik imajina dezakedan mundu literarioaren oinarrian beste batzuek imajinatu zuten errealitate literarioa dago, eta, mundu erreala deitzen dugun hori bezain erreala izanik, beste klase bateko errealtasun batez eraikitzen du bere existentzia.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 15. orr.

Norak bere gorputzean behera irristatu zituen eskuak, begi eta masailetatik hasi, bularretan behera segi, eta orkatiletaraino, gorputzeko atal bakoitzaren errealtasuna sentitu nahirik.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 86. orr.

Non amaitzen da errealitatea eta non hasi fikzioa? Julen Gabiriak ahotsa erdi urraturik ederki azaldu zuen hiri errealen asmakeria eta hiri asmatuen errealtasuna.  Berria - Kultura   2004-11-02

Artistak, berriz, barne-mundu bat deskribatzen du; objektuek eta gertakariek ez dute han inolako errealtasunik: giza gogoaren eraikuntza huts gisa agertzen dira.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 177. orr.

Suntsipen masiborako armen mehatxua arras handia izanda ere (ii. puntua), ez legoke mehatxuaren zantzu ebidentzialik; hau da, ez legoke mehatxuaren errealtasunaz (i. puntua) hitz egiterik.  Berria - Gaiak   2004-11-11

[Bazinek] irudikapenaren barruan "errealtasun gehiago" sartzeko baliabide gisa hartzen baititu eremu-sakontasuna eta perspektiba.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 174. orr.

Errealitate-efektua, errealtasun-efektua.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 107. orr.

Hirurogeiko hamarraldiko azken urteetako kritika "ideologikoarentzat", errealtasun-efektua berariaz erabili zuen irudikapenaren ideologia "burgesak", formaren lana ahaztu eta fikziozko errealitate batean txertatzea bultzatzeko.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 108. orr.

Errealitate-inpresioaren kontzeptuak eta errealtasun-efektuarenak argi erakusten dute, hitzen aukeragatik beragatik, zein zaila den arazo hau.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 108. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

errealtasun efektua (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus