Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

errealki2 iz gauza erreala.

Kontzientzia enpirikotik hutsera doan aldaketa mailakatua gerta daiteke, eta bertan bere errealkia erabat desagertzen da.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 100. orr.

Hautemapen indeterminatuak hemen emana izan den errealkia besterik ez du adierazten, eta gainera, oro har pentsatzeari soilik emana, eta beraz, ez agerpen gisa, ezta berbaitango gauza gisa ere (noumenon), baizik egitatean existitzen den Zerbait gisa.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 297. orr.

Agerpen guztietan errealkiak handitasun intentsiboa du, h[au] d[a], maila bat du.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 11. orr.

Ez dago txikiena den errealkiaren bereizketarik, ez agerpenean, ezta denboren handitasunean ere, eta horrela, errealitatearen egoera berria errealitate hori oraindik ez zen aurreko egoeratik sortzen da, bere maila amaigabe bakoitza zeharkatuz.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 113. orr.

Kanpoko sentsua bere baitan begiespenak nigandik kanpoko errealkiarekin duen harremana da jadanik, eta bere errealitatea, irudimenaren kasuan ez bezala, barneko esperientzia berarekin bereiztezinki loturik izatean besterik ez da funtsatzen honen ahalgarritasunerako baldintza gisa, hemen gertatzen den legez.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 286. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bertan errealki (3); errealki oro (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus