Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Barneko esperientziari begira, beraz, denborak errealitate subjektiboa du, h[au] d[a], nik errealki daukat nire baitan denboraren eta bertan gertatzen diren nire determinazioen errepresentazioa. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 49. orr.
Printze batek bere estatuan dirutza handiak biltzen baditu, dirua urria izan daiteke errealki, eta ugaria erlatiboki; adibidez, denboraldi horretan estatu horrek merkantzia asko ordaindu beharko balitu atzerrian, kanbioak behera egingo luke, nahiz eta dirua urri izan. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 78. orr.
Peter, ahurrak huts geratu zenean, hilkutxan zetzanaren nortasunaz ohartu zen errealki. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 151. orr.
Beltzaren desgraziazko desberdintasuna da, biak "naturalki" berdinak izatea, eta ez errealki. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 108. orr.