Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

errealizazio 1 iz film bat, bideo bat edo telebista programa bat egitea.

Unai Iturriagak egin du gidoia, eta errealizazioa IKBrena da; produkzioa, berriz, AEKrena.  Herria   2005-02-17

Bideoen errealizazioa: Iker Arteaga.  Berria - Kultura   2004-02-10

Jakintza hori jakintza praktikoa bihurtzen da filmetan edo bideogintzan diharduten artista batzuentzat; batzuetan, hala ere, obraren sorkuntza eta errealizazioa baldintzatzen du, eta halakoetan ezin da alde batera baztertu.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 163. orr.

Errealizazio aldetik kamera gehiago jarri dira, eta horrek bizitasun handiagoa eman dio.  Berria - Kultura   2006-02-04

Espainiako Gran Hermano, Confianza Ciega eta telebistako beste reality show batzuretan errealizazio lana egin izan du.  Berria - Kultura   2006-01-25

2 gauzatzea, betetzea.

Literaturatzat baino filosofi adierazpentzat hartua izan arren, gizakiaren bizitzari eta errealizazioari buruzko hausnarketa sendoa ekarri zuen liburuak, Ez da gauza bera min hau egoera fisiko honekin identifikatzea, min hori egoera fisiko horrekin etab.; eta mina, oro har, bere errealizazio guztietan propietate fisiko berarekin identifikatzea.  Berria - Kultura   2004-03-13

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus