Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Leherketa eztandatsu haiek plus koloretsu bat eman zioten programaren taxuari, errealizatzaileei-eta oso artistikoa iruditu zitzaiena. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 198. orr.
Hori nabarmenago gertatzen da zineman, hartan, izan ere, errealizatzailea, zuzendaria eta obraren sortzailea pertsona bera izatea oso ohikoa baita. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 213. orr.
Zazpi urte luzez, Onda Vasca, Radio Miramar, cadena Cope eta Cadena Cien irratietan aritu izan da esatari, errealizatzaile, teknikari eta erredaktore lanetan. Berria - Kultura 2004-01-20
Ibaia Euskal Herriko Ikus-entzunezko Ekoiztetxe Burujabeen Elkarteak, Euskal Produktoreen Elkarteak, Gidoilari Profesionalen Elkarteak, Euskal Aktoreen Batasunak eta Errealizatzaile Berrien Plataformak salatu dute Euskal Telebistak ez duela lege hori betetzen. Berria - Kultura 2004-12-08