Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zuzendari, produktore, errealizadore, esatari... hori guztia nintzen ni. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 112. orr.
Fathi Akin errealizadorearen dokumental musikala ere ikusi ahal izango da. Berria - Kultura 2006-01-04
Alex Ezkurdia Goenkale-ko errealizadorea, berriz, Garmendiak lan egiteko zuen beharrari eta ilusioari buruz mintzatu zen. Berria - Harian 2005-08-07
Umberto Ecori gogoangarri iruditu zitzaion telebistetako errealizadoreek zenbateraino zaindu zuten Ingalaterrako Charles eta lady Dianaren arteko ezkontza. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 23. orr.
Aramaiok zuzendaritza eta gidoigintza ikastaroak egin ditu eta errealizadore lanetan aritu izan da Euskal Telebistan. Berria - Kultura 2004-08-25
Badira animazio zinemaren historian hainbat errealizadore, ikertzaile lanetan ere aritu direnak luze eta zabal, batez ere Europan 20ko hamarkadan, horrelako musika sintetikoa sortzen jardun zirenak, 60ko hamarkadan lehen sintetizadoreak merkaturatu baino lehen. Berria - Kultura 2006-02-08