Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

errealitate (ETCn 48.292 agerraldi) 1 iz erreala denaren nolakotasuna; gauza errealen multzoa.

Fantasia eta errealitatea.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 159. orr.

Errealitatea hori baita, dela hemen dela hegoaldean.  Herria   2005-09-22

Errealitatea ere ez da erreala.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 417. orr.

Are gutxiago nahastuko lirateke koadro bat eta haren argazkia, eta gutxiago oraindik koadro bat eta errealitatea.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 98. orr.

Errealitatea ez da ikusmenaren bidez ikasten, ikasketaren bitartez ikusten baizik, aurretiaz diseinaturiko eskema razional-matematiko baten betaurrekoekin behatuz.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 77. orr.

Horrexek erakusten du ederki nola irudiak konbentzio bidez irudikatzen duen errealitatea, gizartean onargarri denari baitagokio konbentzioa.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 27. orr.

Zure errealitatea gaurtik biharko alda daiteke.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 123. orr.

Alde horretarik, haurrak itxuraldatu errealitatea bertze errealitate horren ezaugarri ere izan liteke: haurraren haurtasunarena.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 12. orr.

Nahia versus errealitatea.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 372. orr.

Errealitatea bestelakoa izan zen.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 85. orr.

Txostenean proposatutakoa errealitate bihur dadin.  Berria - Gaiak   2004-03-09

Hirurek errealitate bat osatzen dute, bizitza bat, gogo bat, substantzia bat direlako.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 319. orr.

Errealitatea zulo hondargabe bat bertzerik ez balitz bezala, non hondoratzen bainintzen atergabe eta etengabe.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 424. orr.

Hau da, ez zegoela errealitaterik, errealitate baten edo mila errealitateren sorketa baizik.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 27. orr.

Irudiaren bi "errealitate" horiek ez dute inola ere izaera bera, berez, zeren irudi hori, azalera plano baten zatia den aldetik, uki daiteke, lekuz alda daiteke, eta ikus daiteke; irudia hiru dimentsioko mundu zati bat den aldetik, ordea, ikusmenaren bidez baizik ez da existitzen.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 62. orr.

Arrazoimena da subjektu hori, errealitatearen eratzailea.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 77. orr.

Errealitatearen alde arrotza argitzen saiatuz gaindituko dugu errealitatearen alde arrunta.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 11. orr.

Funtsean, tragedia poiesis da, obra baten produkzioa, errealitatearen imitazioa, mimesis, baina ahaztu gabe ekintza ere badela.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 58. orr.

Lehen ere ikusi dugu analogiaren kontzeptua, irudiaren eta errealitatearen arteko antzaren arazoa.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 185. orr.

Errealitatearen okerreko imajinarioa.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 46. orr.

Enpirismoan (Thomas Hobbes, John Locke, George Berkeley, David Hume), errealitatearen azken elementuak sentipenei heltzen zaizkien sentsazioen atomo enpirikoak dira.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 89. orr.

Razionalismoan (René Descartes, Baruch Spinoza, Gottfried Wilhelm Leibniz), errealitatearen azken elementuak arrazoizkoak dira, gure baitan dauden jaiotzatiko ideiak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 89. orr.

Gobernuak emandako kopurua txikia da eta ez dator errealitatearekin bat.  Berria - Gaiak   2004-03-21

«Errealitateari aurre egiteko» dei egin die Bruselak bi aldeei.  Berria - Ekonomia   2004-11-19

«Errealitateari aurre egiteko» dei egin die Bruselak bi aldeei.  Berria - Ekonomia   2004-11-19

Deabrua, gaizkiaren irudi izaki, ez da errealitate, gabetasuna da, falta den zerbait.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 13. orr.

Zenbat eta, alabaina, gauza gehiago pentsa baitezake pentsatzen duen izaki batek, hainbat eta errealitate edo perfekzio gehiago daukala ulertzen dugu.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 125. orr.

Bestaldeko mundu horretan sinesteak, errealitate hori onartzeko prest egoteak berak, indartu egiten du ilusioa.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 97. orr.

Era berean, gauza ideal horiek, lehenago irudimenezko eta itxura hutsak zituenak, oraingoan beren errealitatean aurkezten zaizkio, haien egiazko izaera ulertuz.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 86. orr.

Errealitatera jaitsi, eta irtenbide baten bila jarraitu duzu gelan bueltaka.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 87. orr.

Branen marmarrek ostera errealitatera ekarri zuten.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 170. orr.

Ikaraldi batek itzularazi zuen errealitatera.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 39. orr.

'Vatikanoa inoiz baino urrutiago dago errealitatetik eta Ebanjeliotik.  Berria - Gaiak   2004-10-27

Erabat ulergarria zela premiarik larrienak asetzen ere aski lan zuen jende hark errealitatetik ihes egin nahi izatea.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 134. orr.

Lehenengo ateak, sarrerakoak, isiltasunetik hitzera, errealitatetik fikziora, aspertasunetik poztasunera eramango gintuzke.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 98. orr.

2 (pluralean)

Ikur linguistikoak, funtsean psikikoak izan arren, ez dira abstrakzioak; adostasun kolektiboaz ontzat emandako elkarketak -multzoan hartuak hizkuntza osatzen dutenak- burmuinean baizik lekurik ez duten errealitateak dira.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 42. orr.

Hiru errealitate hauek egiten dute giza espiritua Hirutasunaren antzeko.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 24. orr.

Errealitate horien gain euren balorazioa agertu zuten atzo sindikatuek, patronalak eta agintari ekonomikoek.  Berria - Ekonomia   2004-01-16

Horren aurrean, bildutakoek «gizarte eredu alternatiboa» bultzatu nahi dute, «langile klasearen errealitate berriei» erantzungo diena.  Berria - Ekonomia   2004-05-21

3 (izenondo eta izenlagunekin)

Ez dago, ordea, errealitate esentzial, objetibo eta beregainik.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 45. orr.

Mamua izateari utzi eta errealitate fisikoa hartu zuen.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 123. orr.

Uste gabeko hitz horiek harritu ninduten eta denbora berean errealitate latzera itzularazi.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 143. orr.

Bazirudien zuen bisitaldiak ilusioa baino areago enbarazu egiten ziola, zuen presentziak bere nebulosa hartatik errealitate gordinera etorraraziko balu bezala.     «Bizia lo», 2003 - 112. orr.

1982. urtean arazoaren datu globalak biltzen hasi ziren, eta errealitate kezkagarria aurkitu dute.  Berria - Gaiak   2006-02-17

Hain zuzen errealitate razional eta zientifikoaz gain mundua bestelako edertasunez beterik dagoela.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 37. orr.

Hizkuntza idatziaren errealitate fisikoa grafiak ematen digu.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 15. orr.

Hizkuntza, errealitate objektiboa eta aginduzkoa da hiztun bakoitzarentzat, eta lehentasun korrelatiboa eman behar zaio estudioan.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 9. orr.

Barneko esperientziari begira, beraz, denborak errealitate subjektiboa du, h[au] d[a], nik errealki daukat nire baitan denboraren eta bertan gertatzen diren nire determinazioen errepresentazioa.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 49. orr.

Errealitate ukaezina da hori gaur egun berarentzat ere.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 202. orr.

Errealitate osoa bi poloren arteko oposizio eta borroka bezala ikustea.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 129. orr.

Filosofo greziarrek ere lehenengo mementotik onartu egin dute beharrezkoa dela errealitate absoluturen bat egotea, guk antzemandako beste guztiak izateko parada eduki dezan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 69. orr.

Ez dago errealitate transzendentalik, bilatua den ongia unibertsal immanentea baizik ez baita.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 56. orr.

Berezko desira naturala atsedena du, hots, errealitate perfektuagora iritsi nahi du.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 160. orr.

Jaungoikoa, beraz, existitzen da, egiazko errealitate gorena.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 140. orr.

Horrek ez digu bidea ematen aurreko guztia mitotzat edo literaturatzat hartzeko -errealitate filosofiko osoa begietan hartu nahi badugu, behintzat-.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 28. orr.

Errealitate mediatikoa inoiz baino birtualago azaldu zen.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 38. orr.

Asko bortxatzen al da doitasunaren makina, sofistena, errealitate politikoaren azterketa pragmatikoa izan zela gogoratzen denean?  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 41. orr.

Errealitate geografikoak, historikoak eta klimatikoak kontuan hartzen ditu, bere enpirismoa Platonengandik urrun baitago.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 57. orr.

Zeren hizkuntza egoera, errealitate historikoari buruz, une jakin bateko errealitate historikoaren proiekzioa baita.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 119. orr.

Ereduak beharrezkoak dira, eta errealitate ekonomikoa azaltzeko baliagarri izan behar dute.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 21. orr.

Kontuan hartu behar dugu Aristoteles bere gisa dualista zela, hau da, Platonek ez bezala, ez zituela errealitate egonkorra (absolutua) eta errealitate higikorra (erlatiboa) bereizten.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 51. orr.

Bila dezagun Jaungoikoa bera den Hirutasuna betiko errealitate gorpuzgabe, aldaezinetan.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 333. orr.

Errealitate psikologikoan badaude gertakari, egoera eta gertaldi psikologikoak, hala nola, euria egingo duela uste dudanean egoera psikologiko batean nago.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 179. orr.

Errealitate enpirikoan, ezaugarri dialektalak, isoglosoak eta isoglosa sortak izaten dira, eta ez hizkuntza kode monolitiko eta uniformeak.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 19. orr.

Globalizazioaren gakoak teleteknologiak dira (satelitea, diru elektronikoa, informatika, Internet, sare telematikoak, teknologia digitala, CD-Rom, DVD, errealitate birtuala, adimen artifiziala, bioinformatika eta beste horrenbeste).  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 95. orr.

Bi eratako ehundura-gradienteen berri ematen dutela irudiek: irudiaren gainazalarenak, ehunduraduna izaten baita gehienetan (papera, oihala), eta irudiak irudikatzen dituen gainazalena [...] "errealitate bikoitzaren" ideia.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 40. orr.

Sistema hau da hizkuntzalariari interesatzen zaion errealitate bakarra.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 62. orr.

Errealitate materialetatik espiritualetara, sentigarritik materiagabekora jauzi egiteko, arte liberaletara jotzen du, gramatikara zehazki.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 19. orr.

Min egiten duen errealitate politiko-soziala baztertzea.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 326. orr.

Garbi jabetzen zen koloretako itzalen eta irudiondoen errealitate fenomenozkoaz.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 42. orr.

Egungo utopia, biharko errealitate.  Herria   2003-11-06

Nire izatearen benetako errealitatea ezin atzemanezkoa dela.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 100. orr.

Autore horien ustez gaur egungo errealitatean, metaforari buelta emanez, uharte horiek itsasoaren tamaina hartzen ari dira.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 242. orr.

Nola den posible matematikak horren biribilki eta beteginki egokitzea errealitateko egite eta gertakariei, izanik matematikak esperientzia orotarik beregain den giza pentsamenduaren sorkari bat.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 43. orr.

Kanpoan, berriz, errealitateko bizitzan, arrotz, huts, hil eta hits aurkitzen zuen mundua.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 36. orr.

Pertzepzioaren jarraitasuna eta egonkortasuna ezin esplika daitezke ikusmenezko pretzepzioak, ia automatikoki, ikusmenezko errealitateari buruzko jakintza bat lanean jartzen duela onartzen ez bada.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 39. orr.

Zinezko errealitate edota espiritualen kontenplaziorako.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 16. orr.

Soinuaren aldetik oso gertu dauden bi hitz lotzean, elkarren urrun kontsidera zitezkeen esanahiak ere lotzen ditu ustekabean asmatitzak, eta balizko errealitate ezkutu bat agerrarazten du.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 147. orr.

Zenbateraino da errealitatea lokabe gure teoriekiko?  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 161. orr.

Determinazio ontologikoa erabaki etikoaren korrelatua da eta bien artean errealitate beraren aurpegi bikoitza eratzen dute.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 9. orr.

Komeni ez zaizkion errealitate hurbilak.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 69. orr.

Mekanika kuantikoak adibidez -zerbait dakitenek aitortzen dute, ez dena dakien bulgarizazioak- ez du “errealismorik”: errealitate fisikoko elementuen errealitatea behatzearekin batean jaiotzen da.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 65. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ea zer errealitate mota duen espezie bateko gauzetan aurkitzen eta izendatzen dugun naturak edo izaera komuna.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 62. orr.

Errealitate-maila berean.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 137. orr.

Bigarren maila hau energia psikiko primarioa, errealitate-printzipioaren aginduetara, egituratzeari, kontrolatzeari eta, behar izanez gero, erreprimitzeari dagokiona da.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 110. orr.

Errealitate-efektua, errealtasun-efektua.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 107. orr.

Zentzu berean, Bazinek ere arrazoiz mantendu ahal izan du plano-sekuentziak hainbesteko errealitate-sentipena ematen duela non errealitatearen oso irudikapen modu berezi bat gertatzen baita hartan, beste irudikapenak baino absolutuagoa izateko aukera duena.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 101. orr.

Errealitate bainua.     «Kuskue tanden», 2004 - 71. orr.

Errealitate-aztarren pertzeptiboak eta psikologikoak: argazkiaren guztiak, eta horietaz gainera itxurazko mugimenduaren oinarri-oinarrizko eragilea.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 107. orr.

Errealitate-inpresioa zineman.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 106. orr.

Horren arrazoia ez da bilatu behar hark proposatzen dituen errealitate-irudikapen berrietan soilik.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 142. orr.

Zinemak oso errealitate-ilusio eraginkorra sortzen duela, denboraz eta bolumenaren ordezko onargarri batez, sakontasunaz, baliatzeko gai delako.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 96. orr.

Hori dela eta, balioaren nozioak, banako, entitate eta errealitate nozioak estaltzen ditu.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 145. orr.

Irakur genezake Napoliko pobreziaz txosten luze bat, ikus genezake telebistan hango arazo sozialei buruzko dokumentala, eta guztiarekin, ez genuke idazlanak agerian utzi duen errealitate-zimur horren berririk izango.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 35. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

Berdintsu ari gintezkeen beste edozein jardun izendatzaile edo errealitate-sortzailez.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 65. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Hizkuntza errealitatea, denboratik kanpo, ez da osoa, eta ez dago gerta litekeen emaitzarik.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 108. orr.

Ereduak ez dira ekonomia errealitatearen sinplifikazioak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 21. orr.

Errealitate ekonomikoa giza errealitate konplexua izanik, ezinbestekoa baita taxuz aztertu ahal izateko ereduetara jotzea.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 21. orr.

Gizarte errealitatea soilik hartu dugu kontuan, eta ez gertaera historikoa.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 108. orr.

7 errealitatean

Errealitatean edo praktikan oso garrantzitsuak diren aldagai eta gertaerak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 22. orr.

-Antonin Artaudek egia badio, ametsean gertatutakoa gertatu zen errealitatean.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 18. orr.

Horrelako esperientziak biziki emankorrak dira elgar ezagutzen ikasten baita mitoak hautsiz eta errealitatean sartuz osoki.  Herria   2001-04-12

Gezurra izateak ez du esan nahi ez denik; gezurra izango da -dirua ere dena gezurra da-, baina bada, esistitzen da munduan, errealitatean, bizi gaituen ezinezko haran honetan.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 58. orr.

Errealitatean den bezala, eta ez gure irudimenaren arabera.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 89. orr.

Frogaturik dago irudimenak benetakotzat uste izaniko gauza batzuk errealitatean ezinezkoak direla, esaterako, Jainkoa (gorets bedi!) gorputz bat edo gorputz baten barruko ahalmen bat izatea.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 216. orr.

Errealitatean, ekonomia guztiak ekonomia mistoak direla esan daiteke, hots, aipatu bi sistemen elementuak dituztenak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 62. orr.

Gehienetan ez dira betetzen aipatu aurrebaldintzak errealitatean.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 69. orr.

Ikusleak ez du uste ikusten ari dena bera errealitate denik [...], ikusten duena errealitatean existitu dela edo existitu ahal izan dela baizik.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 107. orr.

Gogoan izan behar duzu fisikaren arloan ere badirela errealitatean diren bezala ezin irakats daitezkeen gauzak.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 30. orr.

-Antonin Artaudek egia badio, ametsean gertatutakoa gertatu zen errealitatean. Errealitatean merkatu gehienetan produktuak desberdinduta daude.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 18. orr.

Toshiro zen errealitatean, ez Yukio.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 394. orr.

Sarritan ekonomilariek erabiltzen dituzten ereduek kritika handiak jasotzen dituzte, ez baitira kontuan izaten, askotan, errealitatean edo praktikan oso garrantzitsuak diren aldagai eta gertaerak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 22. orr.

Horrela ote da errealitatean, gugandik kanpo?  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 168. orr.

Errealitatean, alabaina, Ongiak ez du beti irabazten; zer egin orduan?  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 46. orr.

Hori Interneten bakarrik egin daiteke, gaur egun, honetarako baliabideak jartzen badira, bistan da, balizko errealitatean oinarritzen diren kidego birtualak sortuz.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 195. orr.

Egiazko errealitatean kanpoko zein barruko organo guztien egoera, berbera da: arimaren jarduera guztietarako tresnak izatea.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 113. orr.

Nola ikusten duzue herri indigenen etorkizuna? Honelako ekimenek indigenen errealitatean eragin dezaketela uste al duzue?  Berria - Mundua   2004-09-14

Honako Tratatu honek, bere osotasunean, beronen antzeko guztien antzera, Torah-ren zientzia bere errealitatean aztertzea du helburu.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 28. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ametsa errealitate (6); ametsak errealitate (9); baina errealitate (13); baino errealitate (7); baino errealitate gehiago (5); bere errealitate (23); bere errealitate objektiboa (11); beren errealitate (6); beste errealitate (36); beste errealitate bat (12); beste errealitate batzuk (5); bi errealitate (19); bi errealitate horiek (5); da errealitate (11); dagoen errealitate (5); den errealitate (25); den errealitate bat (8); du errealitate (5); duen errealitate (20); dute errealitate (12); duten errealitate (7); egungo errealitate (5); ere errealitate (7); errealitate bakarra (9); errealitate bat (85); errealitate bat da (18); errealitate bat dela (5); errealitate batean (5); errealitate baten (20); errealitate batetik (5); errealitate bati (6); errealitate batzuk (5); errealitate bera (5); errealitate berri (11); errealitate berriak (5); errealitate bihurtu (18); errealitate bihurtzeko (10); errealitate bihurtzen (9); errealitate bikoitza (9); errealitate bilakatu (8); errealitate bilakatzen (5); errealitate desberdinak (7); errealitate edo (7); errealitate ekonomikoa (5); errealitate eta (12); errealitate ezberdinak (7); errealitate gehiago (13); errealitate gordin (9); errealitate gordina (33); errealitate gordinaren (7); errealitate gorena (8); errealitate gorenaren (8); errealitate hau (7); errealitate hori (50); errealitate horiek (10); errealitate horrek (11); errealitate horren (22); errealitate horri (12); errealitate juridiko (5); errealitate kultural (5); errealitate objektiboa (50); errealitate objektiboaren (7); errealitate oro (12); errealitate politiko (16); errealitate politikoa (8); errealitate sozial (11); errealitate sozial eta (6); errealitate soziala (10); errealitate sozio (5); eta errealitate (69); eta errealitate gehiago (6); eta errealitate horrek (6); gure errealitate (8); hainbat errealitate (6); hiru errealitate (15); hori errealitate (11); horiek errealitate (5); zen errealitate (5); zuen errealitate (5)

ala errealitatea (5); baina errealitatea (28); baina errealitatea bestelakoa (7); benetako errealitatea (7); bere errealitatea (13); beren errealitatea (7); da errealitatea (30); den errealitatea (17); du errealitatea (11); duen errealitatea (14); dugu errealitatea (5); dugun errealitatea (9); dute errealitatea (10); duten errealitatea (5); edo errealitatea (5); egungo errealitatea (19); errealitatea aintzat (5); errealitatea aldatu (7); errealitatea aldatzeko (5); errealitatea aldatzen (7); errealitatea baino (8); errealitatea baizik (5); errealitatea bera (7); errealitatea bere (10); errealitatea beste (8); errealitatea beste bat (5); errealitatea bestelakoa (16); errealitatea bestelakoa da (10); errealitatea beti (5); errealitatea da (32); errealitatea dela (7); errealitatea den (8); errealitatea edo (6); errealitatea ere (10); errealitatea eta (58); errealitatea eta fikzioa (12); errealitatea ez (32); errealitatea ez da (10); errealitatea ez dela (6); errealitatea ezagutu (5); errealitatea ezagutzeko (8); errealitatea ezagutzen (9); errealitatea ezin (5); errealitatea ezkutatu (5); errealitatea ezkutatzen (6); errealitatea hobeto (5); errealitatea hor (5); errealitatea hori (6); errealitatea ikusi (7); errealitatea ikusteko (6); errealitatea islatzen (5); errealitatea izan (5); errealitatea kontuan (6); errealitatea onartu (11); errealitatea onartzen (5); errealitatea oso (12); errealitatea oso bestelakoa (8); errealitatea zein (7); errealitatea zen (6); eta errealitatea (80); euskal herriko errealitatea (6); fikzioa eta errealitatea (5); gizartearen errealitatea (5); gure errealitatea (9); hemengo errealitatea (5); herriaren errealitatea (6); herriko errealitatea (7); hori da errealitatea (11); tokiko errealitatea (5); zen errealitatea (8); zuen errealitatea (6)

; baina errealitateak (13); baina errealitatean (9); bat errealitatearekin (6); da errealitatean (10); da errealitatearen (5); dago errealitatetik (5); den errealitatearen (7); du errealitatearen (7); duen errealitatearen (6); duten errealitatearen (5); eguneroko errealitatetik (5); egungo errealitatera (7); errealitateak eta (7); errealitateak ez (8); errealitateak kontuan (5); errealitatean ere (6); errealitatean eta (8); errealitatean ez (10); errealitatean gertatzen (5); errealitatearekin bat (15); errealitatearekin zerikusirik (8); errealitatearekin zerikusirik ez (6); errealitatearen alde (7); errealitatearen alderdi (5); errealitatearen artean (9); errealitatearen arteko (27); errealitatearen aurrean (6); errealitatearen berri (7); errealitatearen eta (37); errealitatearen eta fikzioaren (6); errealitatearen ikuspegi (5); errealitatearen isla (6); errealitatearen ispilu (5); errealitatearen izaera (5); errealitatearen zati (11); errealitatearen zati bat (6); errealitatearen zentzua (7); errealitateari aurre (13); errealitateari aurre (13); errealitateari aurre egin (5); errealitateari aurre egin (5); errealitateari aurre egiteko (5); errealitateari aurre egiteko (5); errealitateari bizkarra (7); errealitateari bizkarra (7); errealitateari bizkarra ematen (5); errealitateari bizkarra ematen (5); errealitateari buruz (6); errealitateari buruz (6); errealitateari buruzko (10); errealitateari buruzko (10); errealitateari dagokionez (5); errealitateari dagokionez (5); errealitateari ez (7); errealitateari ez (7); errealitateaz hitz (5); errealitatera egokitu (6); errealitatera ekarri (5); errealitatera itzuli (6); errealitatera itzultzeko (5); errealitatetik abiatuta (6); errealitatetik at (5); errealitatetik kanpo (19); errealitatetik urrun (11); errealitatetik urruntzen (5); eta errealitateak (15); eta errealitatean (15); eta errealitatearen (57); eta errealitatearen artean (6); eta errealitatearen arteko (23); eta errealitateari (5); eta errealitateari (5); eta errealitatera (5); eta errealitatetik (8); ez errealitatean (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus