Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

errealista (ETCn 3.491 agerraldi ) 1 izond/iz errealismoari dagokiona; errealismoaren aldekoa.

Artearen historialariek eta kritikariek, horregatik, hainbat errealismo (hainbat eskola errealista) zerrendatu dituzte.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 196. orr.

Errealitatearen imitazio optikoan oinarritzen diren estilo errealisten eta, estilizazio geometriko gisa ulerturik, errealitatearekiko erlazio ikusmenezko baino areago ukimenezko batean oinarritzen diren arte moduen artean.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 116. orr.

Bizitzaren ikuspegi errealista dut; hau da, ezkorra.  Berria - Kultura   2004-06-18

Irudi errealista ez da nahitaez errealitate-ilusioa eragiten duena.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 194. orr.

Errealitatea baino gauza errealistagorik egongo balitz bezala.  Berria - Kultura   2004-09-14

Grabatu zuri-beltz batean eszena errealista bat ikusarazten digu (geuk osatzen baitugu grabatu horren pertzepzioa, falta den guztia erantsiz, gutxienez, eta zenbaitetan baita irudikaturiko objektuen zati ezkutuak edo falta direnak ere).  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 85. orr.

Berpizkundean Machiavellik ere, politikaz mintzatzean, jarrera erabat errealista erakutsi zuen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 221. orr.

Oroimena, berez, ez da inoiz zuzena, hitzaren zentzu errealistan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 176. orr.

Holokaustoa eta munduko II. gerla ezagutu balitu ez duk uste agian literatura errealistagoa idatziko zukeela?  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 73. orr.

Bai, bazakiat, orain esango duk berriz ere ari naizela ene obsesio errealistekin, baina nik ez diat ulertzen euskal idazle batzuek nolaz idatz dezaketen Suitzan biziko balira bezala.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 73. orr.

Unibertsalik ez dagoela argudiatzen duen filosofoari nominalista esaten zaio; aurkako jarrera aldarrikatzen duenari, aldiz, errealista.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 172. orr.

Arazoak arazo, nominalistak saiatu dira unibertsalik gabe azaltzen errealistek, hasiera batean bederen, hain erraz azaltzen dutena.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 173. orr.

Gure arte hau axaletik baizik ezagutzen ez dutenek argazkilaria errealista mekaniko bat baizik ez dela uste dute.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 285. orr.

Idealista transzendentala errealista enpirikoa izan daiteke, eta beraz, deitzen zaion moduan, dualista bat.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 167. orr.

Hego Ameriketako errealista magikoak.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 136. orr.

Labankadarena eta odol jarioarena oso errealista izan zen, edozein kasutan.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 149. orr.

Ondo zekien hori Luis Buñuelek, begia bizar-labana batez ebakitzea ez baita, askok uste duten bezala, surrealista, amesgaizto oso errealista baizik.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 109. orr.

Goenagaren filma nahiko errealista izanik dekoratu artifizial gutxi erabiltzea hobetsi zuen Arretxe arte zuzendariak.  Berria - Kultura   2006-01-27

Eta hori guztia kontuan harturik, Carver super-errealista dela esan beharko dugu.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 8. orr.

2 errealismoz jokatzen duena.

Filologoak ez luke intelektual errealista, aurrerakoi eta arrazoizale merkea izan nahi, baina inolaz ere ezin egin dezakeena da bere baitan daraman su fedekalte hura ilauntzen uztea.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 63. orr.

Komeni da, nik uste, paradoxak beste baterako utzi eta, errealistak izanik, posible dena eskatzea.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 122. orr.

Baikor izatea ondo dago, baina errealista ere izan behar da.  Berria - Kirola   2004-09-09

Baikorrek eta ezkorrek, eta, ez ahaztu, errealistek, nekerik ez duen kemenez adierazten dute nork bere iritzia.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 253. orr.

Tamalez, errealista izanik, ezarri ziren helburu horietan emaitzak lortzeko ez dago aukera askorik.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 328. orr.

Bi aukera errealista bakarrak hauek dira: CDU-CSU-FDP koalizioa edo haien eta SPDren arteko elefante ezkontza.  Berria - Harian   2005-09-02

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus