Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Pobreek bost xentimo ematen dute; burgesek erreal bana; jaunek pezeta erdia; enperadoreek, printzeek eta poetek pezeta. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 109. orr.
Eta dena erreal batean. Txillardegi «Putzu», 1999 - 84. orr.
Akabo errealak, akabo zurikoak, akabo urrezko ezkutuak; txiroki bizi zen ogiz eta gaztaz, eta bere katilu uraz. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 106. orr.
Berdin baitzait hogei erreal banan-banaka edo ogerleko batean. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 22. orr.
Urrezko hamar dukat eta berrogeita hamar errealeko poltsa emaiten zidala. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 472. orr.
Bi errealeko txanpon zuloduna. Joan Mari Irigoien «Oilarraren promesa», 2003 - 98. orr.
Koltxoia urratu eta koltxoiaren barruan ehun errealeko billeteak topatzen genituen. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 118. orr.
Dukatak urrezko eta errealak zilarrezko, zerezko uste duk direla zuriak? Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 122. orr.
Hartu nituen osabaren poltsatik bi erreal zilarrezko, beztitu nituen beztimenda erantzi berriak, eta jaitsi nintzen beheiti, ostatuko jangelarat. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 271. orr.
Poltsikotik zilarrezko bi errealak atera, eta eskurat luzatu nizkion. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 273. orr.
Irailaz geroztik, brasildar errealak arazoak zituen, eta banku zentralak arazoak gainditzeko egiten zituen ahaleginen ondorioz, truke-erreserbak agortzen ari ziren. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 163. orr.
Oker zegoela esan zion bere nagusiari, xemaiko bana ez baina erreal-erdi bana balio zutela. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 199. orr.