Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Esentzia errealik ez dago edo holako zerbaiten atzetik behintzat ez dabil zientzia. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 46. orr.
Diru errealak eta diru idealak daude. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 69. orr.
Sarean gertatzen ari den guztia aztertu nahi dugu, denbora errealean. Berria - Gaiak 2004-11-04
Truke-tasa malguen bertute teorikoak eta bizio errealak. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 94. orr.
Sardiniarrei gure ekarpen erreala, eta ez birtuala, eskaini nahi diegu, auzi garrantzitsuei aurre egiteko, hala nola energia, garraioa, ingurumena, ogasuna. Berria - Mundua 2004-06-05
Ekonomiaren aldagai errealetan (eskaria, jarduera, enplegua) geratzen da atzerriko kontuak doitzearen kostua. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 92. orr.
Soldatak, termino errealetan, alegia prezioen gorakada kontuan izanik, 1982. urteaz geroztik murriztuz joan direla. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 42. orr.
Prezioen igoeraren eragina kenduz gero, hazkuntza erreala %1,7koa da. Berria - Ekonomia 2004-08-07
Hemengoa lehen sozialismo erreala izan bazen, orain kapitalismo erreala da. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 241. orr.
Mugimendu erreala, itxurazko mugimendua. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 49. orr.
Aralar politika erreala eta praktikoa egiteko eta gobernuan eragiteko dago Legebiltzarrean. Berria - Euskal Herria 2006-01-03
Iraupena: 62 minutu, joko erreala 30. Berria - Kirola 2004-07-15
'Espazio errealak, fikziozko espazioak.'Eibarren 1.125 jo ukan ditu partida hunek oren bat baino gehiago ariz denbora erreala. Herria 2003-02-27
Paper-xaflako emakumea ere higidura erreal baten itxura hartzen hasi zen; dantzan ari zela zirudien. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 58. orr.
Nahiz egunero ez den norbait lintxatzen, lintxamendua, sinbolikoa edo erreala, hortxe dago beti, lozorroan, egiazko posibilitate bezala. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 19. orr.
Espazioa "gure adimenaren oinarrizko kategorietako bat" da (Kant), mundu errealaz dugun esperientzia aplikatua. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 199. orr.
Mundu erreal bateko bi eskualde, alegia, zeruarena eta zerupekoa. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 51. orr.
Uste dugunean fantasiazko munduan gaudela, autoreak beste aldera garamatza, gogorarazi nahirik-edo fantasiazko mundu hori existitzen bada, mundu errealagatik existitzen dela. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 20. orr.
Arrazoia nuen, beraz, historia ez dela bizitza erreala esaten nuenean, literatura da, besterik ez. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 21. orr.
Oro da literaturako gai, eta Joanes artzain idealizatuaren atzean, artzain erreal asko dago (haragizko, pasiozko, gatazkatsu, zalantzakor, bizi...) begiratzen dakien idazle baten zain. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 153. orr.
Trukeen alor erreala finantza-merkatuen gorabehera handietatik babestu, politika ekonomikoak zaindu eta defizita zuten herrialdeei NDFren baitan eutsi. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 93. orr.
Mendebaldeko Europan, diru-sarrera errealen hazkundea, 1970eko hamarraldiaz gero, enpleguaren hazkunde bereziki motel baten bidez lortu da. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 180. orr.
Egongaiztasun horren ondorioak zinez beldurgarriak izan daitezke ekonomia errealarentzat eta gizarteentzat. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 97. orr.
Espazioan, ordea, ez dago bakuna den gauza errealik; izan ere, puntuak [...] muga soilak dira, baina ez zati gisa espazioa osatzeko baliagarria den zerbait. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 157. orr.
Aldi batez, finantzen eremuko nagusitasunak bere oinarri errealak desagertu ondoren ere irauten du, hots, ekoizpenezko eta merkataritzazko oinarriak desagertu ondoren. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 47. orr.
Espazioa kanpoko begiespenaren forma besterik ez da (begiespen formala), baina ez kanpotik begiets daitekeen objektu erreala. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 298. orr.
Hizkuntza osatzen duten ikurrak ez dira abstrakzioak, gauzaki errealak dira. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 137. orr.
Lehengaien prezio errealen degradazioaren tesia [...] ez da gaur egun auzitan jartzen. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 125. orr.
Eskualde horretan, biztanleko errenta erreala 1960ko hamarraldiko berbera da ia. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 137. orr.
"Urriko iraultzak" [...], Estatu Batuetako inflazio-prozesua eta hartzekodunen espoliazioa eten nahi izan zituen (izan ere, interes-tasa erreal negatiboen biktima izan ziren 1970eko hamarraldian). Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 89. orr.
Istorio errealagoa kontatu nahi izan duzu, nolabait esatearren? Berria - Kultura 2004-11-03
Europar ekonomien bilakaera erreala kontuan hartuz gero (hazkundea, enplegua). Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 191. orr.
Biharkoak, bihar erreal batekoak, ziur gertatuko direnak. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 74. orr.
Zenbaki errealen multzoan, ezin zen zenbaki negatibo baten erro karratua atera. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 311. orr.
· Bigarrenaren atzean beti subjektu bat dago, erreala zein asmatua, harietatik tiraka. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 70. orr.
Errealitatea ere ez da erreala. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 417. orr.
Osasun zerbitzuen arabera, kopuru ofizialak ez dira errealak, bederen %20 gehiago erantsi beharko litzaizkieke. Berria - Euskal Herria 2004-09-26
Literaturan aipatzen den edozein hiri imaginario erreal bihurtzen da irakurleentzat eta erreala den edozein hiri imaginario idazlearentzat. Berria - Kultura 2004-11-02
James Matthew Barrieren bizitzan ere, berak asmatutako lurralde hori (gogoan izan: bizitzarako asmatutakoa eta gero liburura eramandakoa; beraz, ez fikziozkoa) beste edozein gauza bezain erreala zen. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 17. orr.
Baina ondo zekien hura guztia erreala zela, Lisboako gizasemearen eta Pariseko neska horren istorioen oroimenak berunezkoak bailiran sentitzen zituen eta, barne-barnean. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 21. orr.
Kontua da, euskaldunon "pluraltasuna", hots, komunitatea (erreala indibiduoa da!) inbentatua izan dela, ez daukala beste errealitaterik. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 154. orr.
Nik historia bat asmatu nuen, besterik gabe, ez zen erreala. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 138. orr.
Mitoa, funtsean, Eliadek eta erakusten zuten bezala, "egiazko ixtorio bat" da, egia da (erreala ez, baina egia bai). Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 44. orr.
Badirudi ahalgarria denaren kopurua erreala denaren kopuruaren gainetik handi daitekeela, lehenari zerbait erantsi behar baitzaio bigarrena osatzeko. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 120. orr.
Lurralde magikoa baina guztiz erreala, geroago ikusiko dugun bezala. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 12. orr.
"Alegiazkoaren", "asmatuaren" sinonimoa da ia-ia, eta errealaren kontrakoa. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 114. orr.
Zenbait ekonomilarik, ironiaz, kasino-ekonomia esaten diote ekonomia ez-erreal horri. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 225. orr.
Gerra-kazetaria izan eta Florida hotel bonbardatuan halako bizimodu ez-erreal bat bizi zuen, hantxe, kanpo kazetarien artean, Nazioarteko Brigadetako ofizialen artean, turisten artean, emagalduen artean. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 165. orr.
alternatiba erreala (5); aukera erreala (3); baitan erreala (3); bat erreal (3); bertan erreala (3); bezain erreala (8); bi erreal (4); bizitza erreala (10); biztanleko errenta erreala (3); bortz erreal (3); da erreala (13); dela erreala (5); erreal bakarra (4); erreal bat (17); erreal batean (3); erreal batek (4); erreal batekin (5); erreal baten (6); erreal bati (4); erreal eta (16); erreal gisa (6); erreal hori (5); erreal horiek (3); erreal horren (3); erreala baino (3); erreala bere (3); erreala bihurtzen (4); erreala bihurtzen da (3); erreala da (26); erreala dela (3); erreala den (13); erreala edo (4); erreala eta (22); erreala ez (7); erreala izan (15); erreala zen (5); errenta erreala (5); eta erreala (7); ez da erreala (8); ez dela erreala (5); ez erreala (4); gauza erreal (6); gauza erreal eta (3); gauza erreala (3); guztiz erreala (6); hain erreala (3); hamar erreal (3); historia bizitza erreala (3); hori erreala (4); irudi erreala (3); joko erreala (3); kapitalismo erreala (3); kpi erreala (6); mugimendu erreala (4); mundu erreal (5); mundu erreala (6); objektu erreal (9); politika erreala (3); sozialismo erreala (3); zenbaki erreal (3); zerbait erreala (8); zerbait erreala da (4)
aukera errealak (8); baino errealagoa (4); bezain errealak (3); bi errealak (4); bi errealeko (9); bi errealeko txanpon (4); bizitza errealean (12); datu errealak (3); denbora errealean (12); dira errealak (5); diru errealak (3); donostiako errealak (3); egin nituen errealean (3); ekonomia errealaren (4); errealak baino (6); errealak dira (14); errealak diren (3); errealak edo (3); errealak eta (5); errealak izango (3); errealaren alineazioa (8); errealeko jokalaria (3); errealeko txanpon (4); errealik ez (4); espazio errealak (5); eta errealagoa (3); eta errealak (6); eta errealeko (3); gauza errealak (4); gauza errealen (3); guztiz errealak (3); irudi errealak (3); lehengaien prezio errealen (3); mundu errealean (11); nituen errealean (3); oso errealak (3); prezio errealen (4); soldata errealak (4); sozialismo errealaren (6); tasa errealak (3); tasa errealaren (3); tasa errealek (3); termino errealetan (7); truke tasa errealaren (3); zenbaki errealen (7); zientzia errealaren (3)