Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erreakzionatu, erreakziona, erreakzionatzen (ETCn 5.563 agerraldi; orobat erreazionatu g.er.) 1 du ad modu jakin batez aritu estimulo bati erantzutean.

Jonathanek, txunditurik, ez zuen erreakzionatu.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 230. orr.

Erreakzionatu ezinik utzi nau, ez bainuen horrelakorik espero.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 92. orr.

Harri eta zur geratu nintzen, ezin erreakzionatuta, hiru gizonak Erniora igotzen ikusten nituen bitartean.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 146. orr.

Espero dezagun estatuak ere erreakzionatzea.  Berria - Harian   2006-03-24

Kosta zitzaion erreakzionatzea, eta egin zuenean, funts gutxirekin egin zuen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 218. orr.

Prezioen beherakadak, gainera, iraunkorra eta handi samarra beharko du izan, eskaintza erreakzionatzen has dadin.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 125. orr.

Barre-irudi batekin erreakzionatu zuen nire laudorioaren aurrean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 166. orr.

Bere burua estu eta larri ikusi zuen unean erreakzionatu zuen, beste behin, eta duen onena emanda irabazi (22-21).  Berria - Harian   2005-06-05

Ikazkinak erreakzionatu zuenerako, neska hilik zetzan eta hiltzaileak, berriz, ihesi zihoazen.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 72. orr.

Gol bat sartzen dietenean ez dira erreakzionatzeko gai.  Berria - Kirola   2006-01-27

Ero baten moduan jardun nuen, ez nion erreakzionatzeko aukerarik eman.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 356. orr.

Liga amaitzen ari delako, erreakzionatzeko denborarik ez dagoelako.  Berria - Kirola   2006-04-09

Gure tropak Renanian sartu dira eta Alemaniaren etsaiek ez dute erreakzionatzeko astirik izan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 9. orr.

Begiak argi-fluxuaren aurrean erreakzionatzen du, funtsean. zelula horietako batzuek mugimenduaren noranzkoaren arabera erreakzionatzen dute: beste batzuek, mugimenduaren lastertasunaren arabera.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 24. orr.

Halako sindromeak dituzten gaixoek joera dute bat-batean eta trabarik gabe erreakzionatzeko inguruan edo beren baitan duten edozeren aurrean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 71. orr.

Neskak hasieran arrastaka mugitu behar izan bazuen ere, segituan errobot baten moduan erreakzionatu zuen Josebak.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 150. orr.

2 (adizlagun eta kidekoekin)

Maelek, harridurak eraginda, berandu erreakzionatu zuen, eta ezin izan zuen gertatutakoa galarazi.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 73. orr.

Michael Ramírez kapitainak azkar erreakzionatu zuen.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 40. orr.

Genitaletako feromonak oso azkar aktibatzen dira eta berehala erreakzionatzen dute.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 180. orr.

Garaiz erreakzionatu, eta haien atzetik abiatu zen bera ere korrika.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 71. orr.

Erretinan argiaren aurrean lehenik erreakzionatzen duten egiturak bi motatako zelula txiki batzuk dira: konoak, argi bizitan funtzionatzen dutenak, eta makilak, argi moteletan abian jartzen direnak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 95. orr.

Grekoek bortizki erreakzionatu zuten laugarren gurutzadako "frankoek" mende-erdi batez ezarri zieten Latindar Inperio zeritzanaren aurka.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 179. orr.

Baldekada ur hotz-hotza jaurti dioten kateme batek bezala erreakzionatu nuen.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 38. orr.

Hasieran inork ez zekien nola erreakzionatu, nesken bularrak nola edo zerekin estali.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 74. orr.

Nola erreakzionatuko luke nazioarteko komunitateak Israelek beste estatu bati erasoko balio?  Berria - Mundua   2006-01-15

Haren mezuek erakarri ez zituzten pertsonek bestela erreakzionatu zuten, eta erlijioan zein politikan kontserbadoreagoak bihurtu ziren.  Berria - Gaiak   2004-03-31

Honek, ordea, guztiz bestela erreakzionatu zuen: Faxismoarekin ez zen konprometitu, eta ongi erreakzionatu zuen arraza-legeen erreaktibora.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 28. orr.

Inguratzeko ekimena haren esku egonik, lasaitasunez jokatzen zuen, eta Hamidak, bien bitartean, ustekabean erreakzionatu behar izaten zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 214. orr.

Ziztatzen gaituztenean bakarrik erreakzionatzen dugu.  Berria - Kultura   2004-12-22

Léak batzuetan zer-nolako bizkortasunez erreakzionatzen zuen ikusteak liluratuta zeukan Ruche jauna.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 230. orr.

Iruindarrek ez zuten oso ondo jokatu lehen zatian, baina bigarrengoan ondo erreakzionatzen asmatu zuten, eta azkenean 30-22 nagusitu ziren.  Berria - Kirola   2004-10-14

3 kimikan, bi gai edo gehiagok elkarri eragin, gai berriak sortuz.

Potasioa, esan dudanez, sodioaren bikia da, baina are indar handiagoz erreakzionatzen du airearekin eta urarekin.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 87. orr.

Gatz hori, berez, usaingabea da, baina erreakzionatu egiten du nola edo hala larruarekin, beharbada keratinaren disulfuro-zubiak erreduzituz.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 247. orr.

Izan ere, [oxigenoa] molekula txiki jakin batzuekin erreakzionatzeko gai da, zenbait oliorekin kasurako, eta haien artean zubiak sortzeko, sare-ehun trinko eta beraz solido batean eraldatuz: halaxe "lehortzen" da, adibidez, liho-olioa eguratsean.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 278. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus