Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Diskurtso oportunista eta erreakzionarioaren lekuko ederra da erantzun mota hori ikuspegi kritikodunentzat. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 185. orr.
Zutabe interesgarri bezain erreakzionario batean. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 172. orr.
Frantses aldizkari erreakzionario batzuk irakurriak zituen, eta munduaren erdi-erdian zegoela iruditzen zitzaion. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 225. orr.
Unamuno-ren Vida de don Quijote y Sancho, espainolismoaren gogo-jardunak nolabait, izkribu distiratsu bat da, eta eusko seme batek sekula idatzi duen obrarik erreakzionarioena izatetik oso urruti ez da ibiliko. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 148. orr.
Gorrotagarria gertatzen zitzaidan erlijio katolikoak historiaren prozesuan jokatu zuen paper erreakzionarioa. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 68. orr.
Zientziak ez du zerikusirik horrekin; ez da kristaua, ez da ateoa, ez iraultzailea, ez erreakzionarioa. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 179. orr.
Baina ez Ilustrazioaren garapen eta gaindipen gisa, à la Herder edo Hegel, ezpada haren ukazio erreakzionario soila. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 56. orr.
Einstein «mistizismo erreakzionarioan» babestu zela esan zuen Galindok. Berria - Harian 2005-09-06
Fraintzik iraultza politikoa egin du, baina intelektualki erreakzionarioa izaten jarraitzen du barrendik. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 304. orr.
Herriaren arima kontserbakoiak ez dizu anbiguitaterik, absolutuki erreakzionario garbia da. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 70. orr.
Izugarri erreakzionarioa da, zeren gure guraso eta aiton-amonen liburutegiek ere horretarako balio baitzuten, neopalioak gehiegizko karga eduki ez zezan. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 294. orr.
Hemengo aldarrikapena ez da erreakzionarioa. Berria - Kultura 2006-03-12
Zuzenbide ikasketak utzi berriak zituen "erreakzionarioak" zirelakoan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 188. orr.
Izurrite erreakzionarioa da. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 18. orr.
Kasernan jantzita oheratzen ginen lotarako ahaleginean, jakin barik gau erdian Poloniara bidean jarriko ote gintuzten indar erreakzionarioak zapaltzera. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 65. orr.
Erresistentziaren beste zati bat fanatiko erreakzionarioek osatzen dute. Berria - Harian 2005-01-29
Alderdiok, Victor Hugok ez ditu gaur topikoa den legez balioetsi, liberalak progresista bezala eta karlistak erreakzionarioak. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 7. orr.
Inor ez da besterik gabe, hau da, arrazoi pribaturik gabe, jeneral-buru, edo anarkista, edo sozialista, edo erreakzionario egiten. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 19. orr.
Orixe baserrizale baserritarra baino hagitz erreakzionarioagoa da Finkielkrautek obra honetan ageri duen unibertsoa. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 124. orr.
Puntu horretan erreakzionarioa naizela aitortu beharra dut, baina ez erradikala, jakina. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 33. orr.
Hegoaldeko mozkor bat, iritzi politikoetan erreakzionarioa, jokamoldeetan aristokrata eta irudimenean espektrala. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 23. orr.
Horrela deitzen zioten erreakzionarioa zelako. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 16. orr.
Bere tertulian atzerakoiak eta erreakzionarioak biltzen zituelako. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 16. orr.
Agian otso bat edukiko genuke ardilarruaren azpian, zinezko erreakzionario bat. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 162. orr.