Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erreakzio (ETCn 20.039 agerraldi; orobat errakzio g.er.) 1 iz beste ekintza bati kontrajartzen zaion ekintza; ekintza bat ezeztatzea helburu duen erantzuna.

Ez lotsarik, ez kezkarik, irudi horiek jada ez dute jendearengan erreakziorik sortzen.  Berria - Kultura   2006-03-24

Antzezpenak ikuslearengan pizten duen erreakzioari deitu zion katarsi Aristotele filosofoak Poetica idazlanean.  Berria - Kultura   2006-03-09

Espero nuen erreakzioa izan du, baina ustekabean harrapatu nau hala ere.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 168. orr.

Amak aitari begiratu zion, haren erreakzioaren beldur balitz bezala.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 15. orr.

Operazioa aspalditik espero zuten Bretainian, eta bi erreakzio nagusi eragin ditu: kezka batzuen artean eta itxaropena besteen artean.  Berria - Ekonomia   2006-01-05

Erabakiak erreakzio ugari eragin zituen.  Berria - Ekonomia   2004-11-12

Galeraren aurrean, erreakzio helduagoa da dolua.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 104. orr.

K.o. 26an Pontzio Pilato erromatar prokuradoreak, isilean eta gauaren babespean, medailoietan enperadorearen irudia zeukaten erromatar zutoihal militarrak Jerusalemera sartu zituenean, juduen erreakzioa sutsua izan zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 79. orr.

Atzo Berlin, Kolonia eta Stuttgarten milioi erdi lagun manifestatu izanak erakusten du zein erreakzio eragin duen planak.  Berria - Mundua   2004-04-04

Turkiarekiko menia hautsi izana ez da gerra deklarazioa; erreakzioa da.  Berria - Mundua   2004-07-14

2 (izenondo eta izenlagunekin)

"Zeloteen" erreakzio totalitarioa, bere adierazgarri tipikoak Sinesle Zaharren sekta fanatikoan aurkitu zituena.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 177. orr.

Erdi Aroan Mendebaldeko Kristandadearekin topo egin zuten gizarteetan agerturiko erreakzio psikologikoei begiratu bat ematen badiegu.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 267. orr.

Hanekeren iritziz, egoera larri horren aurrean erreakzio desberdinak egon daitezke.  Berria - Kultura   2006-01-25

Honelako erreakzio latza ez litzateke lagungarri izango arazoa konpontze aldera.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 394. orr.

Durduzadura nabari zen batzuen aurpegietan, ez zuten imajinatu ere egingo beren erreakzio izutuek adoretu egiten gintuztela gu.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 49. orr.

Abereetan erreakzio toxikoa gertatzen ari dela begi bistakoa izan daiteke.  Berria - Gaiak   2004-10-24

Heldugabearen erreakzio neurriz gainekoa.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 191. orr.

Jesuiten eta erlijioaren aurkako erreakzio ikonoklasta.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 16. orr.

Beraz horra hor lehenengo txinparta, trenean denetariko erreakzioak sortarazi dituena.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 203. orr.

Aitak ohiko erreakzio konpromisorik gabea erakutsi zuen: [...].  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 59. orr.

Beti hitz egokiak, erreakzio zuzenak, jokabide eredugarriak eskaintzen jardun behar hori.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 54. orr.

Hala eta guztiz ere, bere erreakzioa neurrigabea iruditu zitzaidan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 94. orr.

Erreakzioa neurriz kanpokoa izan da, eta horrek agerian utzi du merkatuan dagoen urduritasuna.  Berria - Ekonomia   2004-05-13

Angelok egindako odolaren aipamen hark ez zidan ez kontrako ez aldeko erreakziorik eragin.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 236. orr.

Halakoak dira psikopatak, ezusteko erreakzioak dituzte, libro bizi baitira, haizea den bizitza batean.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 240. orr.

Tupusteko erreakzio bat izan zen nirea, batere hausnarketarik gabea.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 339. orr.

Kontu haiek ahapeka esateak badaezpadako erreakzio automatiko bat behar zuen izan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 260. orr.

Senezko erreakzioa izan zen, noski, egindakoa egin eta gero ez baitzuen uste emakumea han-hemenka ibiliko zenik aldakak kulunkatzen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 37. orr.

Funtzionario paganoa eta Elizako Guraso kristaua elkartuta daude beren emoziozko erreakzioetan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 15. orr.

Zenbait jarraibidez baliatzen da ezinezko erreakzio bat askatzeko.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 162. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Zibilizazio erasotu batek izan ditzakeen erreakzio-mota alternatiboak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 247. orr.

Sor eta lor gelditu nintzen, baina nire erreakzio ahalmen murritz eta berankorrari egotzi behar litzaioke hori.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 28. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Probokazio honek garaiko zelote-erreakzioa eragin zuen, Makabeoen bi liburuetan agertzen den bezala.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 266. orr.

Bereziki arrakastatsua izan zen judu-erreakzio hori ez zen, hala ere, bakarra izan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 199. orr.

Akzio-erreakzio kontutan maisuak gara hemen, baina alderantzizko emaitzak lortzen.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 122. orr.

Presio horrek «gene eta proteinen kate erreakzioa» sortzen du.  Berria - Gaiak   2004-10-15

Kate-erreakzio hutsa da.  Berria - Kultura   2004-09-17

5 beste gorputz baten indarraren mendean dagoen gorputz batek lehen gorputzari egiten dion aurkako indarra; bi gai edo gehiagoren elkarrekiko eragina, ondorioz eraldatze kimikoak dakartzana.

Sagu batek botikarekiko duen erreakzioak eta gizakiarenak ez dute zertan bat etorri.  Berria - Gaiak   2006-03-26

Gugan gertatzen diren erreakzio kimiko etengabeek zerbait miragarriren jabe garela pentsatzera bultzatzen gaituzte.  Berria - Kultura   2006-01-12

Mendebaldeon, kimikaz eta fisikaz diharduen alderdi hau nutrizioak du aztergai eta gure desioetatik kanpo dauden erreakzio metaboliko gehienek [...] osatzen dute, zintzurretik behera "automatismoak" martxan hasitakoan.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 15. orr.

Inork ez zuen bere burua beheitituko, Soriaren "txilibita" ikuste hutsak tripa barnean eragiten zizkion erreakzio kimikoak aitortzeraino.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 183. orr.

Euren oinarria erreakzio elektrolitikoaren alderantzizkoa da.  Berria - Gaiak   2004-06-03

Lur hartzeko sistemak, goniografoak, hegaldia egonkortzeko sistemak, erreakziozko motor bat, garai hartan ametsezko gauza bezala hartu ziotena, jakina.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 8. orr.

6 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Erreakzio-hegazkinek uzten zituzten kezko lerro ezin zuzenagoetan.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 133. orr.

Uranio horrek erreakzio kateari une jakin bat arte eusteko gai izan behar du, gero bat-batean lehertu eta bero izugarria askatzeko.  Berria - Mundua   2006-01-18

7 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Fusio erreakzioan erabiltzen den erregaia deuterioa da.  Berria - Gaiak   2004-11-27

Fisio- edo fusio-erreakzio nuklearra sortzea eta kontrolpean izatea ahalbidetzen duen aparatua da erreaktore nuklearra.  Berria - Gaiak   2004-07-03

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aurkako erreakzio (9); aurkako erreakzio gisa (3); baina erreakzio (3); beste erreakzio (3); bi erreakzio (3); da erreakzio (3); den erreakzio (3); diren erreakzio (3); duten erreakzio (3); erreakzio ahalmen (3); erreakzio andana (5); erreakzio bat (8); erreakzio bezala (3); erreakzio bortitzak (3); erreakzio edo (4); erreakzio eragin (8); erreakzio eragin ditu (5); erreakzio eta (5); erreakzio gisa (8); erreakzio hegazkin (3); erreakzio hori (4); erreakzio horiek (5); erreakzio horren (3); erreakzio kimiko (11); erreakzio kimikoak (3); erreakzio moduan (3); erreakzio mota (3); erreakzio ugari (9); erreakzio ugari eragin (6); eta erreakzio (17); gure erreakzio (3); hainbat erreakzio (9); hainbat erreakzio eragin (5); izandako erreakzio (6); kate erreakzio (3); kontrako erreakzio (8); kontrako erreakzio gisa (3); zein erreakzio (4); zuen erreakzio (4)

erreakzioa da (6); erreakzioa eragin (10); erreakzioa eragin zuen (6); erreakzioa ez (3); erreakzioa izan (5); erreakzioa zein (3); erreakzioak batasuna (4); erreakzioak eragin (4); erreakzioak ere (3); erreakzioak eta (5); erreakzioak iñ erreakzioak javier (3); erreakzioak jose (3); erreakzioak joseba (6); erreakzioak sortu (4); erreakzioak sortu zituen (3); erreakzioaren zain (4); eta erreakzioak (3); etena erreakzioak (9); haren erreakzioa (5); haren erreakzioak (3); igo (3); izan zen erreakzioa (3); kate erreakzioa (6); kontrako erreakzioa (3); lehen erreakzioa (3); lehenengo erreakzioa (3); lehenengo erreakzioak (3); nire erreakzioa (3); nire erreakzioak (5); p erreakzioak (28); su etena erreakzioak (9); z erreakzioak (57); z erreakzioak batasuna (4); z erreakzioak javier (3); z erreakzioak joseba (5); zen erreakzioa (3); zituen erreakzioak (3); zuten erreakzioa (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus