Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Aireko mota horrek hiru erreaktore ditu eta berrogei bat bidaiari hartzen ahal ditu. Berria - Mundua 2004-01-14
-Hegazkin, aireplano eta erreaktore. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 284. orr.
Zeru urdinean apar txuria, erreaktore batena. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 94. orr.
Pista handitzea baztertu dute; beraz, hegazkin helizedunek eta erreaktore txikiek soilik jardun dezakete. Berria - Harian 2005-09-04
Uranioa aberasteko erabilgarria izango ez den arren, erreaktoreak bonba atomikoak egiteko plutonioa egin dezakeela ohartarazi zuten. Berria - Mundua 2004-04-08
Txernobilgo (Ukraina) zentral nuklearraren erreaktore batek eztanda egin zuen. Berria - Gaiak 2004-08-10
Erreaktoreak aireraturiko gai erradioaktiboetako batzuk milaka urteko bizialdia dute. Berria - Harian 2006-04-26
Erreaktorea konponketa lanetarako gelditu behar zela baliatuta, proba bat abiatu zuten ingeniariek. Berria - Harian 2006-04-26
1995etik itxita behar lukeen zentraleko materialen higadurak pitzadurak sortu ditu erreaktorearen barrualdean. Berria - Euskal Herria 2004-04-25
Erreaktorearen estalkia suntsitu zuen leherketak, gai erradioaktiboak kanpora atera zituen, sumendi batetik bezala. Berria - Harian 2006-04-26
Erreaktorearen inguruan bigarren sarkofagoa eraikitzeko 1.900 milioi dolar lortu dituela iragarri zuen bankuak. Berria - Harian 2006-04-26
Fenomeno horrek erreaktorearen ontziaren egituraren sakoneko hondatzea sortzen du. Berria - Euskal Herria 2004-04-25
Erreaktorearen nukleoaren zati bat urtu egin zen, diseinu akats batek eraginda. Berria - Harian 2006-04-26
Erreaktoreko arrakalak konpontzeko metalezko adabakiak jarri dira. Berria - Harian 2005-07-20
Japonia osoan, bestalde, 18 zentral nuklear daude, 52 erreaktore orotara. Berria - Gaiak 2004-08-10
Fede osoa zuten diseinu berriko RBMK-1000 erreaktoreetan. Berria - Harian 2006-04-26
1942an Enrico Fermi zientzialariak lehen erreaktore nuklearra eraiki zuen uranioa erabiliz. Berria - Gaiak 2004-09-05
Atzoz geroztik, AEB Ameriketako Estatu Batuetako jostailuen, produktu elektronikoen, tomateen eta erreaktore nuklearren inportazioei zigorrak ezarriko dizkie Europako Batasunak. Berria - Ekonomia 2004-03-02
Indiak IAEAren eredupean jarriko dituela, 2014a bitartean, martxan dauzkan edo eraikitzekotan dituen 22 erreaktore nuklearretatik 14. Berria - Mundua 2006-03-08
Gizartea sorgailuen, motor elektriko eta turbinen mendean, erreaktore atomikoen eta erreakzio termonuklearren mendean sartu da. Felipe Juaristi «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 51. orr.
Europako Batasunak, Errusiak, Txinak, Japoniak, Ameriketako Estatu Batuak eta Hego Koreak osatzen dute ITER Nazioarteko Erreaktore Termonuklear Esperimentalaren egitasmoa. Berria - Gaiak 2004-11-27
Txikia eta eramangarria izateaz gain, zigilatua dago eta erreaktore autonomoa du SSTARrek. Berria - Gaiak 2004-09-05
Erreaktore berrien aurkako kanpaina. Berria - Gaiak 2004-10-24
EAJk erreaktore zaharraren arriskua azpimarratu zuen; EBk, berriz, zentralak «zikloa» bete duela. Berria - Euskal Herria 2004-11-27
Ur astuna egiteko erreaktore zientifiko bat eraikiko dute. Berria - Mundua 2004-04-08
Makinak erreaktore kanalizatzaile bat du barruan, eta hara botatzen dute zaborra langileek. Berria - Gaiak 2004-08-14
Fisioko erreaktoreek ez bezala, fusiokoa ezin da lehertu edo urtu. Berria - Gaiak 2004-11-27
Ohiko erreaktoreei erregaia sartu behar zaie hainbatean behin. Berria - Gaiak 2004-09-05
Ezbeharra gertatu ostean, Kansaiko Konpainia Elektrikoko teknikariek 50 zentimetroko diametroko zuloa atzeman zuten hirugarren erreaktoreko hodietako batean. Berria - Gaiak 2004-08-11
Egungo erreaktoreek 1.000 megawatteko indarra sortzen dute. Berria - Gaiak 2004-09-05
AEB Ameriketako Estatu Batuetan debekatutako Mark-1 izeneko oinarrizko euskarria dauka, eta irakite bidezko ur erreaktorea edota zuzenean Ebro ibaitik hartutako uraren hozte sistema erabiltzen du. Berria - Euskal Herria 2004-04-25
Lehia bizia dago munduan etorkizuneko energia iturritzat jotzen duten lehen fusio erreaktorea eraikitzeko. Berria - Gaiak 2004-11-27
Presio erreaktore berriak eraiki beharrean egungo zentralen segurtasuna hobetzeko eskatu diote Parisi. Berria - Gaiak 2004-10-24
dimonako erreaktore (5); epr erreaktorea (5); epr erreaktoreak (3); erreaktore nuklear (7); erreaktore nuklearra (9); erreaktorea eraikitzeko (3); erreaktoreak eraikitzeko (3); eta erreaktore (5); europako presio erreaktorea (4); hirugarren erreaktorea (3); hirugarren erreaktoreko (3); presio erreaktorea (4)