Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Nikelari erasotzeko baliagarri izan zitezkeen erreaktibo guztiak dosi berrogei aldiz handiagotan erabili behar ziratekeen. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 107. orr.
Lagin bat hartu zuen galdaratik, hozten utzi, eta erreaktiboarekin tratatu zuen. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 218. orr.
Publikatzeko lortutako erreaktiboak komunitate zientifikorako eskuragarri izan beharko dira. Berria - Gaiak 2006-01-31
Bateriak energia metatzaile moduan ikusi beharko genituzke; sortaraz dezaketen energia bertan dauden erreaktibo kimiko batzuen kantitatearen menpe egongo da, eta erreaktibo horiek agortutakoan bateriak ez du energia gehiago sortuko. Berria - Gaiak 2004-06-03
Ingeniaritza kimikoa gailentzen da gibelean eta hesteetan ere, prozesu konplexuak gauzatzen baitira gune horietan, tenperatura baxuan eta laborategian beharrezkoak liratekeen erreaktibo indartsuen beharrik gabe. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 13. orr.
Horrez gain, erreaktibo kimikoak eta erradioimunoanalisiak erabiltzen dira. Berria - Euskal Herria 2006-01-25
Gertatu zenaren historia itxura hartzen hasia zen: arrazoiren batengatik, analistaren bat metodo akastsu batek tronpatu zuen, edo erreaktibo badaezpadako batek, edo ohitura desegoki batek. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 209. orr.