Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Aipamenak erraztearren, eztabaidan zehar garrantzi handia izan duten ingelesaren gramatikako erregelak biltzen ditugu hemen. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 151. orr.
EHUko kide guztien parte-hartzea erraztearren, Unibertsitateko zentro guztietan hautestontziak izango dira. Berria - Euskal Herria 2004-03-23
Kontsulta-irakurketak erraztearren, gida honek ere kontsulta-liburuen estiloari jarraitzen dio: esaldi laburrak, irizpide orokorrak, aholku praktikoak, adibide errazak, ereduak. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 330. orr.
Trajez zegoen gizon batek, besteen lana erraztearren, hutsartea zabaltzen zien goiko soka bien artean. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 161. orr.
Eskerrik asko, eskerrik asko nire eginbeharra horrenbeste erraztearren. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 253. orr.
Mezuaren arabera, preso korsikarrak Borgu espetxean biltzeko prozesua erraztearren ematen zuten menia. Berria - Mundua 2004-09-11
Umeen integrazioa erraztearren euskal gizartean. Berria - Euskal Herria 2004-02-12