Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

errazte 1 iz errazago bihurtzea, nekea edo eragozpena gutxitzea.

Berriz ikusten dugu, juntaduraren kasuan bezala, gramatikaren errazte garrantzitsua lor dezakegula, zuzeneko osagai-analisiari dagozkionak baino konplexuagoak diren erregela motak eratzea zilegi bazaigu.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 65. orr.

Erregela honek gramatikaren errazte nabarmen batera garamatza.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 62. orr.

2 errazte aldera errazteko.

Europako Parlamentuak uraren kalitatearen berri emanen duten irudi berdinak ezarriko ditu Europa osoan, egungo sistema errazte aldera.  Berria - Harian   2006-02-02

KGNZren osagaiak definitzeaz gain, 2006an izen eta irudi berria asmatu beharko dituzte, «komunikazioa errazte aldera».  Berria - Kultura   2006-03-30

Saio honetara ekarri ditudan izkribu zaharretako ortografia gaurko joeretara egokitu dut irakurlearen lana errazte aldera.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 23. orr.

Madrileko Udaltzaingoak «ibilbide alternatiboak» ireki zituen leherketak gertatu ziren gasolina zerbitzuguneetatik gertu, zirkulazioa errazte aldera.  Berria - Euskal Herria   2004-12-04

Europako Parlamentuak uraren kalitatearen berri emanen duten irudi berdinak ezarriko ditu Europa osoan, egungo sistema errazte aldera.  Berria - Harian   2006-02-02

Berari gauzak errazte aldera; ez bainuen zakarra izan nahi.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 88. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus