Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erraztatu, errazta, erraztatzen 1 du ad erratzaz garbitu.

Arabiar edo bestelakoetan, kaleak erraztatzen dituztenak edo euren izen-abizenak idazten ez dakitenak baino ez zaizkie gustuko.  Berria - Harian   2006-04-13

Gela erraztatzen edo hautsa kentzen hasten zen han eta hemen; ohea egiten zidan; trapua pasatzen zion hormetan neukan apaingarri bakarraren kristalari.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 23. orr.

Askotan esan zion gela erraztatzen zuen mirabe zaharrari uzteko leihoak zabalik, eguzkia sar zedin.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 151. orr.

Kaleak erraztatzen joaten ziren, orduz ordu, kalez kale.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 190. orr.

2 irud/hed

Horra hor, etorkizuneko laborategietan erraztatu beharreko zikinkeriak eta zaindu beharreko altxorrak.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 93. orr.

Nabaritzen ez zen haizeak lorategian lurreko hostoak erraztatzean sortzen zuen hotsa entzun zezakeen.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 87. orr.

Gaua horrela pasa, hormako estanpatuetako lerro urdinak zenbatuz, leihotik N-1 errepidean zehar zihoazen autoen fluorezko sega sentituz, gela argitu eta kolpe batez segak barreiatu zuen argi guztia ostera ere bildu eta erraztatzen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 101. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus