Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erraztasun (ETCn 6.911 agerraldi; orobat erreztasun ETCn 41 agerraldi, eta errextasun g.er.) 1 iz erraza denaren nolakotasuna.

Erraztasuna zuen kanta berriak ikasteko, "gertaerak" gogoan edukitzeko zailtasuna izan arren.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 79. orr.

Landare honek berehala sail handiak osatzeko erraztasuna du.  Berria - Gaiak   2006-01-15

Erraztasuna bai, idazlana egiteko agintzen zigutenean ez nuen papera betetzeko arazorik izaten, baina hartarako gogo berezirik ere ez, inondik ere.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 68. orr.

Galduak zituen orduko konfiantza eta mugitzeko erraztasuna.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 130. orr.

Prozedurazkoa eta mekanikoa ote zen soilik kopla eta kantuak ikasteko erraztasun hori?  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 80. orr.

Paradoxikoa badirudi ere, erraztasuna bera dute Schumannen piano-lanek zailtasun nagusi.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 9. orr.

Mahometarren eta judutarren seta setatsua, eta herri barbaroek eta basatiek erlijioz aldatzeko duten erraztasuna.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 142. orr.

Noiz ahitzen da haurrek hizkuntzak ikasteko duten erraztasuna?  Berria - Euskal Herria   2004-09-12

Parerik ez duten trebezia eta erraztasun batzuek ematen zioten gogoberotasunarekin.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 290. orr.

Merkataritzak mailegu-hartzaileari negozio handi eta ugariak bizkor egiteko ematen dion erraztasunean.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 89. orr.

Kolpearen aitzinetik ez nuen erraztasunarekin mintzatzen hasi nintzela.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 33. orr.

Miretsi zuten zer erraztasunekin piztu zuen Jacken konfiantza.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 248. orr.

Arituaren erraztasunez sartzen du kartutxo bat errekameran, eta erriflearen ahoa txakurren kaiolan sartzen du.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 126. orr.

Bururatu zitzaidan [...] zein trebea izan zen Virgil itsu izan zen bitartean, eta zein ongi baliatzen zen bere kasa, zer-nolako naturaltasunez eta erraztasunez bereganatua zuen mundua eskuez baliatuz.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 140. orr.

Hirua bizia da, bia erraztasuna eta bata segurtasuna ala sortzea.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 90. orr.

Iriondotarren etxean, ordea, ez omen zen erraztasunik, «ez erosteko, ezta nork erakusteko ere».  Berria - Kultura   2006-03-14

Euskaraz ez zuen erraztasunik eta erdarara pasatzen ginen.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 20. orr.

Erraztasunera erori gara, auzi kolektibora alegia.  Berria - Euskal Herria   2004-04-16

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Ez dut deusik ezagutzen erraztasun ergel hori bezain arruntik.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 349. orr.

Pabiloia lepo betetzen da (3.000 ikusle) partida ia guztietan, eta zaleek giroa berotzeko erraztasun handia dute.  Berria - Kirola   2004-02-14

Golak sartzeko erraztasun itzela du.  Berria - Kirola   2004-11-03

Ematen zuen Gregek erraztasun handiz etsitzen zuela Williamsbridgen, kontuan harturik gaixo kronikoentzako erietxe batean sartutako gazte bat zela, eta ziurrenik betiko han sartua eta arazoak konpontzeko askoz ere erraztasun handiagoa izango duelako.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 66. orr.

Testuinguru jakin honetan, erdarek euskarak baino erraztasun handiagoa dutela komunikatzeko.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 179. orr.

Ingalaterran, aduanak errege-administrazioak kudeatuta baitaude, negoziatzeko oso erraztasun bitxia dago.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 18. orr.

Zakurrek lo egiteko duten erraztasun iraingarri horrekin.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 38. orr.

Erraz ulertzen da, hainbatik hainbatean, hasperenak erraztasun berezia izatea kokaleku azentudunetan agertzeko.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 94. orr.

Egia da, haatik, erraztasun fonetiko horrekin gutxiagotu egiten dela gardentasun morfologikoa.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 52. orr.

Hitzek dezaketena, hitzen zorrotza, kamusten baita ideien zapalak, erraztasun eta segurantzia arinak azpian harrapatzen dituelarik.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 53. orr.

Adibidez, Gescarterakoa; horrek iruzur fiskala eta diru ezkuturako erraztasuna adierazten du, adituen iritziz.  Berria - Mundua   2004-03-09

Nik argi ikusi nuen matematikak, adibidez, arbuiatu egiten nituela eta hizkuntzarentzako, aldiz, halako erraztasuna eta joera berezia nuela.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 73. orr.

Inspirazioa oso deskreditatuta dago gaur egun, baina gehiegizko erraztasunean sinisten dugu.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 99. orr.

Sekulako erraztasuna zuen Templek aziendaren umore eta seinaleei berehala eta intuizioz tankera hartzeko.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 261. orr.

Adimen-ahalegin eskerga eta konputazio-ahalmen izugarria ditu erabili beharrak, ordea, besteak oharkabeko erraztasunez moldatzen diren arloetan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 264. orr.

Matematikan eta arlo zientifikoetan baldarra nintzen, eta aldiz, memorizatzeko, idazteko eta imajinatzeko erraztasuna banuen.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 339. orr.

Honek sosegua ematen dit, Luisa, zioen Dylanek, konfiantza, gauzak egiteko gogoa, kemena, eta hitz egiteko erraztasuna.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 228. orr.

Autistek ez omen dute metaforarako erraztasunik, eta ez omen dute sekula erabiltzen ironia.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 269. orr.

3 (pluralean)

Gaur egungo biziak eskatzen dituen erraztasunak (bainu gela, igangailua xaharrentzat ea...) eskainiz geroztik hiri barneko apartamendu guztietan ba da jende.  Herria   2002-10-17

Realaren defentsak eman zizkion erraztasunak baliatzera mugatu zen.  Berria - Kirola   2004-03-28

Agian, zorionari ere erraztasunak ematen dizkio.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 45. orr.

Honekin batera esan behar da atzerrira joateko erraztasunak eta pizgarriak erabili behar direla.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 73. orr.

Egitasmo horrek erraztasun handiak emango zizkiokeen garai hartan egiten zen merkataritzari.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 31. orr.

Lana eta bizilekua lortzeko erraztasunak.  Berria - Euskal Herria   2004-08-29

Nekazari gazteentzako 20 neurri dira, sektorean sartzeko erraztasunak izan ditzaten.  Berria - Ekonomia   2004-05-12

Zaharrei dagokienez, erretretan lan egiteko erraztasunak eskaini nahi dizkie hemendik aitzina lehen ministroak.  Berria - Ekonomia   2006-01-17

Kontrarioak emandako erraztasun guztiak baliatuz.  Berria - Kirola   2004-04-06

Bertakoek ez dituzte horrenbeste baliabide, horrenbeste erraztasun.  Berria - Gaiak   2004-11-16

Erdaldunei ematen zaizkien erraztasun berberak eman ahal izatea euskaldunei ere  Berria - Euskal Herria   2004-01-21

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

NDFren kreditu-erraztasunak noiz zabaldu zain.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 176. orr.

Bastiza zaharkituak dituzten jabeei zerga erraztasunak eskainiak zaizkie, beren ontasunaren berritzea askoz gehiago gostatzen zaielako.  Herria   2002-10-17

Ekoizpen-erraztasunak sintagman du indarra, hotsak hurrenez hurren fisikoki ahoskatzeko orduan, eta oharmen-erraztasunak, paradigman, gure hots eta hitz-biltegian, gure hizkuntzaren memorian.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 55. orr.

Eskura-erraztasun hori erlatiboa da, ordea.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 196. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baino erraztasun (11); baino erraztasun handiagoa (4); baino erraztasun handiagoak (3); da erraztasun (3); defentsan erraztasun (3); dizkion erraztasunak (3); duen erraztasun (5); duen erraztasuna (11); duten erraztasun (4); duten erraztasuna (5); egiteko erraztasun (10); egiteko erraztasuna (8); egiteko erraztasunak (6); emandako erraztasunak (4); erasoan erraztasun (3); ere erraztasun (3); erosteko erraztasunak (3); erraztasun asko (5); erraztasun asko eman (4); erraztasun berarekin (5); erraztasun eta (9); erraztasun gehiago (17); erraztasun gehiago eman (3); erraztasun gehiago izango (3); erraztasun gehiagorekin (3); erraztasun gehien (4); erraztasun gutxi (4); erraztasun guztiak (25); erraztasun guztiak eman (6); erraztasun guztiak ematen (4); erraztasun handia (21); erraztasun handia du (3); erraztasun handia dute (3); erraztasun handiagoa (17); erraztasun handiagoa dute (5); erraztasun handiagoak (6); erraztasun handiagoz (3); erraztasun handiak (7); erraztasun handiak eman (3); erraztasun handiarekin (3); erraztasun handirik (3); erraztasun handiz (9); erraztasun harrigarriz (3); erraztasun hori (8); erraztasun horrek (3); erraztasun paregabea (3); erraztasuna bere (3); erraztasuna dauka (3); erraztasuna du (8); erraztasuna ematen (3); erraztasuna erakutsi (3); erraztasuna erakutsi du (3); erraztasuna eta (9); erraztasuna ikusita (3); erraztasuna izan (5); erraztasunak eman (20); erraztasunak eman behar (6); erraztasunak emango (3); erraztasunak ematea (3); erraztasunak emateko (7); erraztasunak emateko eskatu (3); erraztasunak ematen (7); erraztasunak eta (5); erraztasunak izan (4); erraztasunei esker (3); erraztasunik eman (5); erraztasunik emango (7); erraztasunik ematen (5); erraztasunik ez (8); erraztasunik gabe (3); eskuratzeko erraztasunak (3); eta erraztasun (21); eta erraztasun guztiak (3); eta erraztasun handiz (3); eta erraztasuna (5); gero eta erraztasun (3); golak sartzeko erraztasuna (5); ikasteko erraztasun (3); inolako erraztasunik (3); iristeko erraztasun (3); sartzeko erraztasun (3); sartzeko erraztasuna (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus