Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

errazki (orobat erreski g.er. eta errexki) adlag erraz.

Nahimenarentzat bide bera hartzen da, bakoitzak errazki ikus dezakeenaren arabera.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 73. orr.

Gezurra errazki erraten da, egia baino errazkiago alabaina.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 83. orr.

Erromatarrek errazki garaitu omen zituzten galiarrak, hauek ere, politika zer zen ez jakinez, beti elkarren artean gerlan zebiltzalakotz.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 26. orr.

Trenbidea eremu publikoa baitzen, ez ziren alta errazki kanporatuak izaten ahal.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 165. orr.

Badakit ez dela errazki ulertzekoa baina batera sentitzen nintzen zelatan zegoen ehiztaria eta, aldi berean, ehizatua, ezinezkoa izan arren gertakizun hori.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 48. orr.

Alabaina, kafea errazki usteltzen da hezetasuna gaizki jasaten duelako.  Berria - Kultura   2004-10-16

Hortik errazki ulertzen dugu naturazko egoeran deusik ez dela, guztien aburuz, ongi edo gaizki denik.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 451. orr.

Arrazoimen-inferentzien modus tollens, hots, ondorioetatik oinarria inferitzeak, zorrozki frogatu ez ezik, errazki ere egiten du.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 267. orr.

Hemen da, beraz, orain une egokia ohartzeko zein errazki tronpatzen garen, nahasten ditugularik unibertsalak singularrekin edo arrazoizko izate abstraktuak izate errealekin.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 231. orr.

Aldiz jazartzen ohi nintzaien Gaztelan, frantsesak zirelakotz soil soilik frantsesak higuintzen zituzten gaztelauei; bai eta portugaldarrak zuzen edo makur errazki trufatzen eta gutiesten zituztenei, eta Portugalen, berriz, gaztelauak zuzen edo makur errazki higuintzen zituzten portugaldarrei.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 215. orr.

Eta nola errazki irudikatzen ditugun gauzak, besteak baino atseginago baitzaizkigu, gizakiek ordena nahiago dute nahasketa baino.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 115. orr.

Biziki errazki egin daiteke, gainera.  Berria - Kultura   2004-11-23

Gauzak beren onera itzuli, korapiloak askatu eta bizitzak errazkiago aurrera egin dezan laguntzen saiatu.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 49. orr.

Esan litekeelakoan nago zenbat-eta barrenago eduki batek legea, morala eta ordena on ofiziala, orduan-eta errazkiago ager litekeela morboaren zera hau.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 24. orr.

-Bakarrik joanez, kontrolak errazkiago saihestuko dituzue.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 208. orr.

Afektu hauen mende daudenak biziki errazkiago eraman daitezke, azkenean, Arrazoiaren gidaritzapean bizitzera, erran nahi da, libre izatera eta dohatsuen biziaz gozatzera.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 477. orr.

Gorputza maizenik hunkitzen duen gauzaren arabera eta Izpirituak errazkienik irudikatzen edo gogoratzen duenaren arabera.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 201. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baino errazkiago (7); biziki errazki (3); biziki errazkiago (4); dugu errazki (5); errazki ikus (3); eta errazkiago (3); hain errazki (13); zein errazki (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus