Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

errazkeria 1 iz egitekoak behar adina arreta edo neke hartu gabe burutzea.

Errazkeria litzateke datuon estrapolazioa eginda paralelotasun ideologikoak ontzea.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 168. orr.

Errazak errazkeria dakar, eta ez dut gogoratzen neure denboran beste aldirik, telebistako azken urteetan bezain lan gutxi egitea egokitu zaidanik.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 114. orr.

Hirugarren honetan, hastapenetako freskotasuna erabat galduta, bigarren diskoaren akats berberetan erori ziren, nik uste: errazkeria, eklektizismoa eta ideia falta dira nagusi album honetan.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 35. orr.

Aurreikustekoa zenez, errazkeriak eta orokorkeriak besterik ez zituen esan rol horretan zegoen Kiti Manverrek.  Berria - Kultura   2004-01-27

Gauzak errazkeriaz agertuz, balegoke pentsatzea atzerritar inbertsioaren falta horixe dela, hain zuzen ere, lurralde horretako industriaren gelditasunaren sorburua.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 112. orr.

Irudipena dut euskaldun topikoarekin nekez lot litekeen ezaugarririk hutsalena ere erreprimitzeko joera izan ohi dudala gustagarri izateko desioz; eta errazkeriaz ere bai, pentsatzen dut.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 78. orr.

Artistak, bere aldetik, [...] entzun uste duenari -nork famari, nork diruari, nork errazkeriari, nork aurreko hiruak batuz sortutako burrundarari- erantzuten dio.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 63. orr.

Honekin ere ez dut esan nahi errazkeriaren aldeko aldarrikapena egiten dudanik, baina irakurleari gehiegi eskatzen zaio. Apalean bertan zaila, errazkeriaren arriskua daukana.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 252. orr.

Oraingoz ez dirudi Gasteizko artista, obra dagoeneko oparo baten jabe bada ere, errazkeriaren eta inertziaren mendean erortzeko arriskuan denik.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 88. orr.

Aukera ez da errazkeriaren amoreagatik edo helburu didaktiko baten kariaz egina izan, maitasunaren eskutik baino.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 122. orr.

Nik atzera egin beharra neukan benetako bidatzur ona hartzeko, eta hartara, nire errazkeriaren erruz, anaiaren bi halako kostatu zitzaidan igoera."Umeentzako da" esanez, errazkerian ez erortzea.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 62. orr.

Badirudi literaturan maitasunaz aritzea errazkeriara jotzea dela.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 205. orr.

Jackek errazkeriarako zuen joerak molestatzen ninduen (eta halaxe jakinarazi nion, gainera), eta hark ezin zuen ustezko nire "lirikokeria" jasan.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 40. orr.

2 (izenondoekin)

Arazorik gabe imajinatu ahal dut liburua aireportu eta tren geltokietako liburu dendetan salgai, itxuraz gai sakonetan arakatu baina egiatan ezertan ere sakontzen ez duten errazkeria sasiliterarioen artean.  Berria - Kultura   2006-01-17

Errazkeria kamutsa da beti.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 199. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Houellebecqek idazle mugatuaren trazak hartzen ditu, behin eta berriz jotzen baitu antzeko klixeetara edo errazkeri itxurako soluzioetara.  Berria - Kultura   2004-11-03

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus